Michel Kafando
Michel Kafando (Uagadudu, 1942ko abuztuaren 18a) burkinafasoar diplomazialari eta politikaria da. Burkina Fasoko presidentea izan zen 2014tik 2015era.
Bigarren hezkuntza Jean-Baptiste de la Salle institutuan egin zuen 1956tik 1963ra. Ondoren, Zuzenbidea ikasi zuen Bordeleko Unibertsitatean, Politika Zientziak Parisen eta Nazioarteko Ikasketak Genevan, eta 1990ean Politika Zientzietako doktoretza lortu zuen Sorbonako Unibertsitatean.
Volta Garaiko Kanpo Arazoetako ministroa izan zen 1982tik 1983ra. Bere herrialdeko enbaxadorea izan zen Nazio Batuetan eta Kuban, eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko presidentea 2008ko irailean eta 2009ko abenduan. 2017an, Nazio Batuen idazkari nagusiaren ordezkari berezi izendatu zuten, Burundin bakea eta Ekialdeko Afrikan elkarrizketa politikoa sustatzeko.
2014an, Blaise Compaoré presidentea boteretik kendu zuten altxamendu batean, eta Isaac Zidak hartu zuen boterea. Nazioartearen presioak boterea zibilei transferitzea lortu zuen eta Michel Kafando 2014ko azaroaren 17an trantsizioko presidente izendatu zuten eta Zida lehen ministro izendatu zuten.
2015eko uztailean, Kafandok Zida kargutik kendu zuen, militarrekin izandako tirabirak zirela eta. 2015eko irailaren 16an, Kafando kargutik kendu zuten Presidentetzako Segurtasun Erregimentuak egindako estatu-kolpe batean, eta etxeko atxiloaldian jarri zuten. Armadak kolpearen porrota lortu zuen eta irailaren 23an Kafando berriro presidente izendatu zuen.
2015eko azaroko hauteskunde presidentzialen ondoren, Roch Marc Christian Kaborék presidente karguaren zina egin zuen 2015eko abenduaren 29an.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









