Share to:

Mick Jones

Mick Jones

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMichael Geoffrey Jones
JaiotzaWandsworth1955eko ekainaren 26a (70 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaStrand School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakrock guitarist (en) Itzuli, kantugilea, abeslaria, disko-ekoizlea, konpositorea eta musikaria
KidetzaCarbon/Silicon (en) Itzuli
The Clash
Big Audio Dynamite
Genero artistikoapunk
hard rock
Musika instrumentuagitarra
baxua
giltzadia
bateria
aho-soinua
ahotsa
musika teklatua
DiskoetxeaSony Music
CBS
I.R.S. Records (en) Itzuli

IMDB: nm0428851 IBDB: 518274
Musicbrainz: 01f8343c-06e2-4f05-a137-f8ea7efa85c4 Songkick: 520938 Discogs: 151145 Allmusic: mn0001472044 Edit the value on Wikidata

Mick Jones, jaiotzez Michael Geoffrey Jones (Wandsworth, Londres, 1955eko ekainaren 26a) The Clash punk taldeko kide sortzailea izan zen, Joe Strummerrekin batera, taldeko gitarra-jotzailea eta kantaria izan zen. 1976an, biek London SS taldea utzi eta The Clash sortu zuten. Normalean, musika idazten zuen eta Strummer testuez arduratzen zen. 1983an taldetik kaleratua izan ondoren, bere musika gustuak jada ez zetozelako bat beste musikarienekin, bere taldea osatu zuen, Big Audio Dynamite (Big Audio Dynamite II, Big Audio eta B.A.D. izenez ere deitua).

Geroago, disko ekoizle izan zen: hala, besteak beste, The Libertinesen bi diskoak eta Babyshamblesen lehen diskoa ekoitzi zituen. Gorillaz taldearekin ere kolaboratu zuen Plastic Beach eta The Fall diskoetan.

Biografia

Brixtonen jaio zen, Londres hegoaldean, aita galestarra eta ama judu errusiarra zituela. Haurtzaroko zati handi bat Stella amonarekin bizi izan zuen.

The Clashen sortu aurretik, London SS punk taldean jardun zen: demo bat baino ez zuten grabatu, inoiz zuzenean jo gabe. Beste kideak Tony James eta Brian James ziren. Rat Scabies, Terry Chimes eta Paul Simonon ere han azkar-azkar jardun ziren.

The Clasheko urteak: 1976-1983

London SSak desegin ondoren, Mick Jones hainbat talde berri osatzen saiatzen da, Tony James lagunarekin edo Chrissie Hynderekin batera. Baina bere ahalegin guztiak alferrikakoak izan ziren. Handik gutxira, Paul Simononekin lan egin zuen eta baxua jotzen ikasten lagundu zion. Laster, beste kide batzuk aurkitu zituzten taldea osatzeko:

  • Joe Strummer kantaria: Mickek eta Paulek lehen aldiz ikusi zuten The 101'ers pub rock taldearekin kantatzen;
  • gitarra nagusi jotzaile bat, Keith Levene, lehen grabaketa baino lehen taldea utzi zuena;
  • eta bateria-jotzaile bat, Terry Chimes, geroago Topper Headonek ordezkatu zuena.

Garai hartan egin zen lehen aldiz ezagun taldea, The Clash izenarekin.

Jonesek gitarra nagusia jotzen zuen, kantatu, Strummerrekin batera kantak idatzi zituen hastapenetatik, 1983an Strummer eta Simononek taldetik bota zuten arte. Mick Jonesek taldearen sei diskoetatik bostetan parte hartu zuen eta Combat Rocken jatorrizko bertsioa ekoitzi, bertan behera utzi eta gero merkatu beltzean saldu zena Rat Patrol from Fort Bragg izenarekin.

Big Audio Dynamiteko urteak: 1984-1999

Mick Jones (Big Audio Dynamite) 1987ko martxoa Santa Cruzen, Kalifornia, AEB



The Clashetik kaleratua izandakoan, Jonesek tarte laburrean General Public taldean sartu zuen. Hala ere, lehen diskoa kaleratu zutenean, Jonesek ez zuen ofizialki parte hartu, nahiz eta kanta gehienetan gitarra jo.

1984an, General Public utzitakoan, Big Audio Dynamite taldea (usu BAD deitua) osatu zuen, Don Letts zinema-zuzendariarekin batera: The Clashk zuzenduak zituen hainbat bideotan, eta geroago Westway to the World egin zuen, haiei buruzko dokumentala. Taldearen lehen disko This Is Big Audio Dynamite hurrengo urtean atera zen, diskoteketako E=MC2 kanta arrakastatsua barne.

Beren bigarren lanerako, No.10 Upping St., Mick Jonesek testuak idazten lagundu zuen Joe Strummerrekin. Elkarrekin diskoko hainbat kanta idatzi zituzten, besteak beste, Beyond the Pale, V. Thirteen eta Sightsee M.C. Strummerrek albuma ere elkarlanean ekoitzi zuen. Lankidetza horrek ez zuen asko iraun, eta diskoaren ondorioz, Mick Jonesek eta Joe Strummerrek ez zuten berriro elkarrekin lan egin.

Hirugarren disko Tighten Up, Vol. 88-eko azala Paul Simonon The Clash taldeko baxu-jotzaile ohiak margotu zuen. Grabaketaren ondorioz, Jonesek pneumonia izan zuen eta denbora gehiena erietxean eman zuen. Behin sendatuta, disko gehigarri bat egin zuen Big Audio Dynamite-rekin, Megatop Phoenix izenekoa, taldearen eraketa berrosatu aurretik. Big Audio Dynamite II izena hartu zuen, eta The Globe kaleratu zuten.

1994an, taldea berriz moldatu zuten Big Audio izenarekin eta Higher Power diskoa grabatu. 1995ean Planet B.A.D. album biltzailea argitaratu zuen, baita F-Punk estudio albuma ere, hala ere Big Audio Dynamite izenarekin.

Entering a New Ride disko berria 1997an egin zen, baina Interneten bakarrik eskuragarri izan zen, Radioactive Records diskoetxearen aurka zuten eztabaida zela eta. 1999an Super Hits izeneko beste album biltzaile bat kaleratu zuten.

Carbon / Silicon aldia: 2003az geroztik

2003an, Mick Jones London SS eta Generation X taldeetako Tony Jameseko kide ohiarekin elkartu zen Carbon / Silicon izeneko talde berria osatzeko. Erresuma Batuan bira bat egin zuten, eta faxismoaren aurkako babes kontzertu ugaritan parte hartu. Halaber, taldearen webgunean doan deskargatzeko jarritako hainbat EP grabatu zituzten: Sample This, Peace, Dope Factory Boogie, The Grand Delusion, The Homecoming, The News, The Gangs of England, Big Surprise...

A.T.O.M. (A Twist of Modern) taldearen lehen disko ofiziala, beren webgunean argitaratu zen 2006ko uztailaren 28an.[1] Western Front albumaren jarraipena egin zuen handik gutxira, 2006ko urriaren 14an eta 2007ko martxoan, The Crackup Suit. 2007an The Last Post kaleratu zuten, CD formatuan ohiko zirkuituan merkaturatu zuten disko bakarra. The Last Posten frantses bertsioak zuzenean grabatutako bigarren CD bat gehitu du: Carbon Casino. Bi urte geroago, Carbon / Silicon bere jatorrizko funtzionatzeko modura itzuli zen, eta The Carbon Bubble azken diskoa bere webgunean argitaratu zuen. 2013an lan berria kaleratu zuen taldeak, bideo batekin: Big Surprise.

Mick Jonesek Veneziako biurtekoaren barruan nerabezaroko bere oroitzapenei eskainitako erakusketa bat zela eta, mila aleko EP bikain batean, sei kanta instrumental kaleratu zituen, lehen ehun aleak gitarra-jotzaileak eskainiak: The Rock'n'Roll Public Library Ex Libris. Pretty Thing izenburupean, Kitty, Daisy & Lewis taldeko Daisy Durham-ek lagundu zion baterian eta harexen ama Ingrid Weiss-ek baxuan (aurretik The Raincoatsen ibilia zen).

Bitartean, Mick Jones noizbehinkako ekoizlea ere izan zen. Londresko The Libertines rock taldearen lehen diskoaren aginduetara jardun zen, Up the Bracket (2002), eta haren CDak harrera ona izan zuen kritikaren eta publikoaren aldetik, bai Erresuma Batuan, bai AEBetan. Jonesek ekoizten segiitzen du taldearen izen bereko bigarren eta azken diskoan. Horrez gain, Down in Albion ekoitzi zuen, Pete Dohertyren talde berriaren lehen diskoa, The Libertines taldeko kantari eta gitarra-jotzaile ohia, Babyshambles.

Jones ahots osagarrietan eta gitarran ere ageri da Mal Bicho diskoan, Los Fabulosos Cadillacsen Rey Azucar diskoaren lehen kanta.

Kameo bat egin zuen Code 46 filmean (2003), The Clashen Should I Stay or Should I Go kanta karaoke klub batean kantatuz.

2009an, Damon Albarnekin elkarlanean aritu zen Gorillaz proiektuaren hirugarren diskoan, Plastic Beach pistan batez ere. Horren ondotik, Europako jaialdi handietatik bira bat egin zuten.

2012an, The Wallflowers taldearekin kolaboratu zuen haien seigarren disko Glad All Over-ren, Reboot The Mission singlean eta Misfits and Lovers kantan.

2014an, Marianne Faithfullekin kolaboratu zuen Give my Love to London bere 20. diskoan, izenburuko kantan.

2015ean Kitty, Daisy & Lewis hirukote ingelesaren The Third diskoa ekoitzi zuen.

2018an Taurus Trakker taldearen All Shook up Again in W10 ekoitzi zuen.

Diskografia

The Clashekin

  • 1977: The Clash
  • 1978: Give 'Em Enough Rope
  • 1979: London Calling
  • 1980: Sandinista!
  • 1982: Combat Rock

Big Audio Dynamite / Big Audio Dynamite II / Big Audiorekin

  • 1985: This Is Big Audio Dynamite
  • 1986: No. 10 Upping St.
  • 1988: Tighten Up, Vol.88
  • 1989: Megatop Phoenix
  • 1990: Kool-Aid
  • 1991: The Globe
  • 1994: Higher Power
  • 1995: Planet B.A.D. (Greatest Hits)
  • 1995: F-Punk
  • 1997: Entering a New Ride
  • 1999: Super Hits (konpilazioa)

Carbon / Siliconekin

  • 2003: Sample This, Peace (demoa)
  • 2003: Dope Factory Boogie (demoa)
  • 2004: The Grand Delusion (demoa)
  • 2004: The Homecoming (demoa)
  • 2006: A.T.O.M
  • 2006: Western Front
  • 2007: The Last Post
  • 2008: The Carbon Bubble
  • 2013: Big Sorpresa (singlea)

Gorillazekin

  • 2010: Plastic Beach

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Carbon/Siliconren web-orri ofizialean eskuragarri.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya