Mientras duermes
Mientras duermes (euskaraz Lo zauden bitartean) 2011ko Jaume Balagueró kataluniar zinema zuzendariaren suspensezko thriller filma bat da. Bertan, Luis Tosar, Marta Etura eta Alberto San Juan aktoreek antzeztu zuten. Filma hau Kataluniako Terrassa hirian filmatu eta Bartzelonan girotua dago. Urte beran estreinatutako The Resident filmaren antzekotasun handia du. ArgumentuaKataluniako Bartzelona hiriburua. César (Luis Tosar) eraikin batetako atezaina da, bertan gertatzen den guztia kontrolpean duelarik, gehiegitxo izan ere, bizilagun guztien bizitza ezagutu eta zelatatzen baitu. Haien ohitura, sekretu eta ahuleziak ezagututa duen botereaz erabat ohartuta, euren bizitzak amesgaizto bilakatzen saiatzen da. 5. B solairuko bizilagun berria den Clara izeneko (Marta Etura) neska gazte alai eta irrifartsua bere hurrengo erronka bilakatu da. Aktoreak
Kanpo estekak
|