Miguel de Oriol e Ybarra
Miguel de Oriol e Ybarra (Madril, 1933ko azaroaren 1a) arkitekto espainiar ospetsua da. Euskal Herrian EUTGko campusa egin zuen 1961ean. Sari asko jaso ditu.[1] BiografiaMiguel de Oriolen familia oso ezaguna da. Jose Maria Oriolen semea, eta Talgoren sortzaile Jose Luis Oriol Uriguenen biloba da.[2] Lehen aldiz ezkondu zen Maria del Carmen de Icaza Zabalburu dekoratzaile, gidoilari eta telebista-ekoizlearekin, eta bost seme-alaba izan zituzten: Miguel, Pedro, Monica, María del Carmen eta María Gracia. Bigarren aldiz ezkonduta dago Ines de Sarriera eta Fernandez de Muniainekin. Batxilergoa Sari Bereziarekin amaitu zuen. Madrilgo Arkitektura Goi Eskolan ikasi zuen eta 1959ko uztailean Karrera Amaierako Proiektuan bikain kalifikazioarekin bukatu zuen. Hirigintza ikasi zuen Yaleko Unibertsitatean. 1964an doktoregoa bukatu zuen Madrilen. 1990eko ekainean San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako akademiko oso hautatu zuten.[3] Beste jarduera batzuen artean, 30 urtetan zehar ABCn eta beste hedabide batzuetan kolaboratu du bere artikuluekin. Ser Arquitecto liburuaren eta beste argitalpen batzuen egilea da. Ohiko hizlaria izan ohi da hitzaldi eta mahai-inguruetan. Obrak
E.a. Erreferentziak
Kanpo estekak
|