Mikala
| Mikala | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 1.237 m |
| Mota | mendikatea |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 37°40′N 27°05′E / 37.67°N 27.08°E |
| Estatu burujabe | |
| Turkiako probintzia | Aydin probintzia |
Mikala (antzinako grezieraz: Μυκάλη, Mykálē), Samsun Dağı (euskaraz: «Sansonen mendia») edo Dilek Dağı Turkiako mendebaldeko Aydin probintzian kokatutako mendia da, 1265 metroko garaiera duena. Menderes ibaiaren bokalearen iparraldean dago, Samos uhartearen parean.[1] Lidiako Mesogis mendikatearen parte da eta, bere aurrean, Mikalako itsasartea dago.
Panjonio
Mendiaren iparraldean, antzinako Joniako Priene hiritik gertu, K.a. 800. urte ingurutik, Panjonio izeneko[2] Poseidon Helikonioren santutegia zegoen, Joniar Ligaren biltokia eta non Panjonia izeneko jai erlijioso bat ospatzen zuten.[3]
Gudua
Mikalako gudua persiarren Greziako inbasioarekin amaitu zuen bi gudu garrantzitsuenetako bat izan zen Mediar Gerretan zehar. Gudua K. a. 479ko abuztuaren 27an gertatu zen, Mikala mendiaren magalean, Samos uhartearen kontrako aldean zeuden Joniako lurretan. Gudua, Joniako persiar armadaren gehiengoaren suntsipenarekin amaitu zen, baita bere mediterraniar ontziteriarena ere.[4][5]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










