Share to:

Mikel Biain

Mikel Biain

(2018)

Oñatiko alkatea

2011 - 2019ko ekainaren 15a - Izaro Elorza Arregi
Bizitza
JaiotzaOñati1977ko maiatzaren 25a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta bankaria
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Mikel Biain Berraondo (Oñati, Gipuzkoa, 1977ko maiatzaren 25a) Oñatiko alkate ohia (2011-2019). Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako graduduna ikasketaz, hezkuntza-langilea gaur egun.[1]

Bizitza

Ikasketak amaitu ondoren Ulma Forja eta Eroski kooperatiba elkarteetan eman zituen bere lehen lan hastapenak. Ondoren, 2000.urtean finantza sektorera pasatu zen eta Oñatiko Banco Guipuzcoano eta Arrasateko Nafarroako Aurrezki Kutxaren bulegoetako zuzendari gisa aritu zen hurrenez hurren. Hiru seme-alabaren aita da. Bere zaletasunen artean irakurketa, idazketa, naturaz, etxekoez eta lagunarteaz gozatzea daude. Horrez gain, herri-ondarea eta bestelako balio historikodun ondareeen inguruan interes berezia du. Herri ordezkaritzan izan zuen ardura utzi ondotik bere aurreko lanera bueltatu zen, azkenik, 2022an finantza arloko lanbidea utzi zuen arte. Geroztik, hezkuntzan dihardu lanean. Debagoieneko Goienkaria astekariarekin kolaboratzen du tarteka iritzi-zutabeak idatziz.[2]

Politika

2011ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan, Oñatin Bilduko zerrendaburu gisa aurkeztu zen, eta udal hauteskundeetako garaile izan zen, erabateko gehiengoa lortuta: Bildu koalizioak 11 eserleku eta EAJk 6 eserleku lortu zituen. Modu horretan, demokrazia garaiko EAJ-koa ez den lehen Alkatea izan zen. Aipatzekoa da, Espainiako Auzitegi Gorenak 2003an ezker abertzalea legez kanpo utzi izanak modu esanguratsuan baldintzatu zituela aurreko agintaldietako udal-ordezkaritzen osaerak.

Bere ardurapeko agintaldiak ezaugarritzerakoan: espazio publikoen eraldaketa, zerbitzu publikoen indartzea, herritarren parte hartzea bultzatzea, auzo izaeraren eta erabakimenaren indartzea, hiri hondakinen inguruko kudeaketa arduratsua, mugikortasun jasangarria eta genero berdintasunerako egiturazko udal politikak abian jartzea lirateke aipagarrienak. Lazarragatarren jauregiko lorategiko ateak herriari zabaltzea izan zen aipaturiko gidalerroen baitan lorturiko akordio aipagarri bat.[3]

Herritarren parte hartzea bultzatzeko Herrijorran programa jarri zen abian 2011n eta horrez gain landa eremuko auzoen izaera indartzeko Auzotasun programa ere abian jarri zen bere lehen agintaldian.[4]

Hiri hondakinen kudeaketari dagokienez, errauskailuaren eraikuntzaren inguruko polemika betean, "zero zabor" filosofiari jarraituz, atez ateko sistemaren aldeko apustua egin zen. Ondorioz, birziklatze tasek nabarmen egin zuten gora.[5]

Mugikortasun jasangarriari dagokionez, Olabarrietako bidegorriaren eraikuntzarekin herria alderik alde ardaztu zen oinezkoen nahiz bizikletadunen mugikortasunaren mesedetan.[6] Bide beretik, oinezko eta bizikletadunentzako segurtasuna bermatzeko asmoz Udana portuaren haseran, errepide azpiko pasoa eraiki zen. Modu honetan, Olabarrieta eta Murgia auzoak lotuz, oinezko eta bizikletadunentzako eraztun berde bat osatu zen.[7]

Zerbitzu publikoei dagokienez, FCCren eskuetan pribatizatua zegoen kale garbiketa zerbitzua jabetza publikora ekarri zen atzera, remunizipalizazio prozesu baten bidez.[8]

Bestalde, Udalaren, elkarteen eta herritarren arteko elkarlanetik Eltzia sortu zen, askotariko herri elkarteen elkarrekintza eta sormenerako espazioa.[9]

Kirol instalazioei dagokienez, Zubikoa kiroldegiaren eraberritzea izan zen lehentasunetako bat. Horretarako, lankidetza hitzarmena eta proiektua gauzatu ziren bigarren agintaldian.[10]

Bestetik, Eusko Ikaskuntzaren sorreraren mendeurrena ospatzeko, Eusko Ikaskuntza eta Oñatiko Udalaren arteko lankidetzan kongresua egin zen.[11] Erakundearen sorleku izan zen heinean, urtemugaren garrantziaren erakusgarri, 2018ko azaroan Oñati izan zen Euskal Herri osoko maila goreneko erakunde ordezkarien topaleku. Bertan bildu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakaria, Nafarroako Foru Erkidegoko Lehendakaria eta baita Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakaria ere .[12]

Erreferentziak

  1. Fitxa pertsonala. Mikel Biain Berraondo. Gipuzkoako Batzak Nagusiak.
  2. (Gaztelaniaz) Gonzalez, Marian. (2015). Mikel Biain estrena su segundo mandato como alcalde. Diario Vasco.
  3. Kortabarria, Leire. (2012). Lorategi noblea Oñatirendako. Goiena.
  4. Goiitia, Irati. (2014). Auzolanarekin, auzoko itxura eta erlazioak berritzen. Goiena.
  5. Zubiria Camino, Pello. (2015). Zero Zabor astea Oñatin. Argia.
  6. (Gaztelaniaz) Dominguez, Anabel. (2015). Oñati da el visto bueno definitivo al bidegorri de Olabarrieta. Noticias de Gipuzkoa.
  7. (Gaztelaniaz) Gonzalez, Marian. (2016). Olabarrieta se abre al «cinturón verde» con el nuevo paso soterrado. Diario Vasco.
  8. (Gaztelaniaz) Gonzalez, Marian. (2018). «La publificación de la limpieza viaria ha traído un menor coste del servicio y mayor calidad». Diario Vasco.
  9. Zubia, Nerea. (2018). Oñati. Egiteko modu bat. Erria.
  10. Regueiro, Maialen. (2019). Zubikoa kiroldegia berritzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Aldundiak. Goiena.
  11. Memoria. (2018). Mendeurrena 1918-2018. Omenaldia lehendakatiei eta sortzaileei. (Pdf). Eusko Ikaskuntza, 24-25 or..
  12. Altube Arrese, Mirari. (2018). Zeresana eman du Eusko Ikaskuntzaren ospakizuneko Soka Dantzak. Goiena.

Ikus gainera

Oñatiko alkateak, 1447tik honakoak

Kanpo estekak

Oñatiko Udala

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya