Share to:

Mikel Idoate

Idoate
Izen osoa: Mikel Idoate Rey
Jaiotza data: 1989ko abuztuaren 28a (36 urte)
Jaioterria: Iruñea ( Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,86 m
Pisua: 83 kg
Debutatze data: 2010eko martxoaren 5a
Debutatze pilotalekua: Barañain (Nafarroa Garaia)
Erretiratze data: 2016ko ekainaren 21a
Lesio luze baten ondoren, ezin sendatuta.

Mikel Idoate Rey, pilota arloan Idoate deituraz ezaguna (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1989ko abuztuaren 28a), esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen; lehenik, 2010ean debutatu zuenetik, Aspe enpresarekin; gero, 2013tik aurrera, Asegarce enpresarekin. Ezkerra izanagatik, eskuinez ere ondo moldatzen zen. Defentsa handiko pilotaria zen, eta nekagaitza. 2016ko ekainaren 21ean iragarri zuen bere erretiroa, luzaroan jokatzea galarazi zion ezker eskuko neuritisa sendatu ezinik.

Kirol ibilbidea

Zenbait torneo irabazi ondoren, 2010ean profesionaletara pasatu zen txantrearra. Urte berean bigarren mailako lau eta erdiko txapelketa irabazi zuen, Labrit pilotalekuan Merino II.a 22-7 mendean hartuta. 2011n, ustekabe handia eman zuen Buruz Buruko Txapelketa Nagusian, lehiaketa horretan parte hartzen zuen lehen aldian Beloki, Gonzalez eta Olaizola I.a kanporatu baitzituen, finalerdietan Xalaren aurka galdu aurretik.[1] 2012ko Buruz Buruko Txapelketa Nagusian, final laurdenetan sartu zen zuzenean: 22-18 irabazita kanporatu zuen Olaizola I.a,[2] eta finalerdietan emaitza berarekin galdu zuen Martinez de Irujoren aurka.[3]

Buruz burukoan bi finalerdi jokatuagatik eta oso maila onean arituagatik, une horretan maila goreneko aurrelari ugari zituen Aspe enpresak ez zion estelarretan jokatzeko aukerarik ematen; hain maila onean jokatutako pilotarien artetik, nekez izango da hain aukera gutxi izan duenik. Horrenbestez, 2013ko apirilaren 2an Asegarce enpresara igaro zen,[4] eta berehala jokatu zuen lehen estelarra: urte hartako Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiko finalaren atariko partida, Aritz Begino atzelaria lagun, Xala-Laskurain bikotearen aurka.[5]

2013ko Buruz Buruko Txapelketa Nagusian, final laurdenetan kanporatu zuen Urrutikoetxeak, 22-18, partida gogorra jokatuta.[6] 2014koan, berriz ere sartu zen finalerdietan; partida hori Retegi Biren aurka 22-14 galdu eta gero,[7] hirugarren bukatu zuen txapelketa, Urrutikoetxeari 22-17 irabazita.[8] Gero, jokoan zela ikusirik, San Fermin txapelketan sartu zuten. Lehiaketa hartako lehen partidan ezker eskuan pilota sartu zitzaion, eta jokatzeari utzi behar izan zion. Fibrosia aurkitu zioten esku horretan, eta ebakuntza egin zioten. Geroztik partidarik jokatu ezinda ibili zen, eskua minberatuta.[9] Azkenean, sendatuko ez zela ikusita, bere erretiroa iragarri zuen 2016ko ekainaren 21ean.[10]

Enpresaria eta telebista esataria

Zuzenbide ikasketak ere egin zituen, eta pilotatik erretiratzean, Nafarroako beilatokien sare baten ardura hartu zuen, haren auzoa den Txantrean egoitza nagusia duena.[11]

Halaber, ETB 1ean esatari lanak egiten ditu pilota partidetan.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Irujo e Idoate disputan la primera semifinal en Eibar»[Betiko hautsitako esteka], Noticias de Navarra, 2012-06-02.
  2. (Gaztelaniaz) Jon Ormazabal: «Idoate repite a trompicones»[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2012-05-20.
  3. «Irujok finalerako txartela lortu du», EITB.com, 2012-06-03.
  4. (Gaztelaniaz) Jon Ormazabal: «Mikel Idoate busca nuevos horizontes en Asegarce», Gara, 2013-04-03.
  5. 2013ko Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiko finalaren atariko partida eta finala bera, EITBren webgunean ikusgai. Erreparatu atariko partidan Xabier Euzkitze eta Josean Tolosa esatariek egindako iruzkinei.
  6. «Urrutikoetxea lehenengo aldiz sailkatu da finalaurrekoetarako», EITB.com, 2013-05-19.
  7. «Retegi Bi izango da Irujoren aurkaria, Buruz Burukoaren finalean», EITB.com, 2014-06-14.
  8. (Gaztelaniaz) «Idoate se lleva la consolación», El País, 2014-06-21.
  9. (Gaztelaniaz) Igor G. Vico: «Un empujón más para Mikel Idoate», Noticias de Navarra, 2015-02-11.
  10. (Gaztelaniaz) Joseba Lezeta: «Idoate: "Me habría gustado decir adiós en el frontón"», Diario Vasco, 2016-06-22.
  11. "Korapiloak" EiTB Podkast: "Mikel Idoate: Gertuko norbait dolu prozesuan badago, deitu zuk".

Kanpo loturak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya