Share to:

Mikel Spondiles

Mikel Spondiles
Italiako katapana

1038 - 1039
Konstantino Opo - Nizeforo Dukiano
Dux (en) Itzuli

Bizitza
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaXI. mendea
Jarduerak
Jarduerakofiziala eta eunukoa
Graduajeneral

Mikel Spondiles (grezieraz: Μιχαὴλ Σπονδύλης, italieraz: Michele Sfrondilo) bizantziar gorteko goi-mailako arduraduna izan zen, Antiokiako gobernaria eta, ondoren, Italiako katapana.

Biografia

Gorteko eunuko bat zen eta Konstantino VIII.aren gogokoa, Konstantino enperadore izendatzerakoan goi-mailako ofizial gisa izendatua izan zen. 1027an Aleppoko emirra zen Salih ibn Mirdasek Bizantzioko lurraldeak erasotu zituen. Spondiles, oraindik gerran trebeziarik ez bazuen ere, armada bildu eta bere bila joan zen. Galdu zuen eta Antiokian gorde behar izan zuen bere burua.

Pixka bat beranduago (1027/28 artean) Nasr ibn Musharraf al-Rawadifi arabiar nagusi tribalak adarra jo zion. Bere laguntzaile zen zen Poto Argirok preso hartu eta gero Nasrek Mikel konbentzitu zuen aske uzteko eta al-Maniqan gotorleku bat eraikitzeko, bertatik bizantziar domeinuak babestu ahal izateko. Mikelek bere adostasuna erakutsi zion eta 1.000 pertsonako armada bidali zion laguntzeko. Gotorlekua bukatu zuenean Nasrek Tripoliko emirra eta fatimitar komandante baten laguntzarekin, armada osoa akabatu zuen.

1029ko uztailean Mikelek Aleppo erasotzea erabaki zuen, nahiz eta ez zuen Romanos III.a enperadorearen babesik eta Shibl al-Dawla Nasr eta Mu'izz al-Dawla Thimal mirdasiar anaiek bakean bizitzeko eskaera egin bazioten ere. Eraso horretan Kaibarren atxilotu zuten eta bere akanpalekua deuseztu zuten. Atzera bota eta mirdasiarrekin bakea sinatu zuen.

Galera honen ondotik Romanos III.ak kargutik kendu zuen, bera pertsonalki agertuz Sirian, eta bere koinatua zen Konstantino Karenteno bidaliz Mikel Spondilesen ordezko gisa. Romanos III.ak ere galdu zuen modu umiliagarri batean.

Mikel (latinezko historialariek Sphrondeles deitzen zutena) 1038an agertu zen berriro, Jurgi Maniakesekin batera Siziliara egindako espedizioan. Ziurenik Konstantino Oporen ordezko izan zen katapan gisa Nikeforo Dukianok bere kargua 1039an hartu bitartean.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya