Milton Zonta
| Milton Zonta | |||||
|---|---|---|---|---|---|
2025eko abenduaren 30a - Elizbarrutia: Criciúmako elizbarrutia
2012ko urriaren 17a - 2024ko abuztuaren 3a ← Andrzej Urbański (en) | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Videira, 1960ko ekainaren 2a (66 urte) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | portugesa | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | katolizismoa | ||||
| Erlijio-ordena | Society of the Divine Savior (en) | ||||
Milton Zonta (Videira, Santa Catarina, 1960ko ekainaren 2a) brasildar elizgizon katolikoa da, Jainko Salbatzailearen Elkarteko kidea. 2025etik aurrera, Criciúmako apezpiku lagunkidea da.[1]
Bizitza
Milton Zonta 1960ko ekainaren 2an jaio zen Videiran. 1983an Hezkuntza Orientazio eta Zuzendaritzako eta Filosofiako titulua lortu zuen São Pauloko Moema Fakultatean eta urte berean Filosofiako titulua São Pauloko Salestar Unibertsitate Zentroan. 1986an Teologian lizentziatu zen São Pauloko Teologia Institutuan, eta 1989an Gazteen Pastoralgintzan espezializazioa jaso zuen Porto Alegreko Gazte Ministerioaren Institutuan. 1996an, Latinoamerikako Plangintza Pastoralaren Metodologiari buruzko ikastaro intentsiboa burutu zuen Bogotako Pontificia Universidad Javerianan.[2][3][4]
1975ean sartu zen Jainko Salbatzailearen Elkartearen apaizgaitegi txikian eta 1979an amaitu zuen nobiziotza. 1980ko otsailaren 17an lehen botoak eman zituen eta 1986ko otsailaren 16an betikoak.[5] 1986ko ekainaren 29an diakono ordenatu zuten Campinasen, eta 1987ko urtarrilaren 17an apaiz, bere jaioterrian, Videiran.[2][3][4]
Apaiz gisa, honako kargu hauek izan zituen: Videirako parrokiako bikarioa (1987tik 1990era eta 1997tik 2003ra); probintziako bokazio-sustatzailea (1991tik 1994ra), misiolaria Brejoko elizbarrutian (1995), Brasilgo Jainko Salbatzailearen Elkarteko probintzial nagusia (2004tik 2006ra), Kontseilari Nagusia (2007tik 2012ra) eta, ondoren, Jainko Salbatzailearen Elkarteko nagusia, 2012tik 2024ra Erroman izan zuen kargua. 2025ean, apezpiku izendatu zuten arte, Videirako Sortzez Garbiaren parrokiako bikario gisa aritu zen.[2][3][4]
2025eko abenduaren 30ean, Leon XIV.a aita santuak Criciúmako apezpiku lagunkide izendatu zuen.[2][3][4] Que todos Te conheçam (latinez: Ut cognoscant Te omnes)[6] leloa hautatu zuen.[7] Bere apezpiku-ordenazioa 2026ko martxoaren 21ean izan zen[8][9] Içarako Jesusen Bihotz Guztiz Santuaren santutegian, kontsakratzaileak Jaime Spengler kardinala eta Jacinto Inácio Flach eta Cleocir Bonetti apezpikuak izanik.[1]
Ondorengotza apostolikoa
- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Eugène de Mazenod apezpikua (1832)
- Joseph Hippolyte Guibert artzapezpikua (1842)
- François Richard de La Vergne kardinala (1872)
- Pietro Gasparri kardinala (1898)
- Clemente Micara kardinala (1920)
- Antonio Samorè artzapezpikua (1950)
- Angelo Sodano kardinala (1978)
- Lorenzo Baldisseri artzapezpikua (1992)
- Jaime Spengler kardinala (2011)
- Milton Zonta apezpikua[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c (Ingelesez) «Bishop Milton Zonta, S.D.S.» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2026-03-22).
- ↑ a b c d (Italieraz) «Nomina del Vescovo Coadiutore di Criciúma (Brasile)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2025-12-30 (kontsulta data: 2026-03-22).
- ↑ a b c d (Portugesez) «Monsenhor Milton Zonta é nomeado bispo coadjutor para a Diocese de Criciúma» Diocese de Caçador (kontsulta data: 2026-03-22).
- ↑ a b c d (Portugesez) «Monsenhor Milton Zonta é nomeado bispo coadjutor para a diocese de Criciúma, em Santa Catarina» Conferência Nacional dos Bispos do Brasil 2025-12-30 (kontsulta data: 2026-03-22).
- ↑ (Portugesez) «Religiosos Salvatorianos» Salvatorianos - Província brasileira (kontsulta data: 2026-03-22).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Jn 17:3
- ↑ (Portugesez) «Mensagem ao Povo de Deus da Diocese de Criciúma» Diocese de Criciúma 2025-12-30 (kontsulta data: 2026-03-22).
- ↑ (Portugesez) «Leão XIV nomeia bispo coadjutor da Diocese de Criciúma» Gaudium Press 2025-12-30 (kontsulta data: 2026-03-22).
- ↑ (Portugesez) Rabelo, Sophia. «Papa Leão XIV nomeia Milton Zonta bispo coadjutor de Criciúma» 4oito 2025-12-30 (kontsulta data: 2026-03-22).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









