Minako Seki
| Minako Seki | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Nagasaki, XX. mendea |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | japoniera alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | musika-irakaslea, koreografoa eta dantzaria |
| minakoseki.com | |
Minako Seki (japonieraz: 関 みな子, Hepburn: Seki Minako) (Tamitsu, Nagasaki, Japonia) dantzaria, koreografo, irakaslea eta performancelaria da, butō dantzen maistra garaikidea, dantza horren hirugarren belaunaldikoa. 1986an Berlinera (Alemania) joan zen bizitzera.[1][2][3]
Lan ibilbidea
Hasierak
1985ean DanceLoveMachine Konpainia sortu zen Tokion, Japonian, Tetsuro Tamurak zuzenduta. 1986an, Berlinera (Alemania) joatea erabaki zuten, Künstlerhaus Bethanienen gonbitari esker. Hiri horretan, hurrengo urtean, Minako Tatoeba - Téâtre Danse Grotesque-ren sortzaileetako bat bihurtu zen, butō -ren lehen japoniar-alemaniar multzoa, gero arte gizakien ametsen aukeretan zentratutako estiloa garatu zuena. Minakok, 45 ekoizpenetik gora ditu dantzari, koreografo eta zuzendari gisa. 1988. urtean, Zam Johnson musikagilea musika laguntzaile gisa hasi zen bere lanean.
Performanceak
Hona hemen bere lan nabarmenetako batzuk:
- Dancefondue
- Ekialde Lux ohia
- Dancing Between
- Schicht (kapa)
- noisY garden
- Imagine I
- Borderless Split Brain
Irakasle
Minakok irakaskuntza intentsiboan ere parte hartzen du. 1990. urtean Tanzfabrik Berlinen irakasle lanetan hasi zen, eta 1992an Teatret Cantabile 2n, Danimarkan. Gainera, sarritan, butō tailerrak ematen ditu nazioartean, modu independentean, dantzariei eta antzerki fisikoko aktoreei zuzenduta. Tailer gehienak mendebaldean egiten ditu, Europan, Ameriketako Estatu Batuetan, eta presentzia handia du Latinoamerikan, bereziki Txilen, Argentinan eta Bolivian.[4]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Minako Seki | Dancer, Choreographer, Teacher. (kontsulta data: 2026-07-08).
- ↑ (Ingelesez) About me | Minako Seki. (kontsulta data: 2026-07-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Garrido, Jo García. (2022-04-12). «Minako Seki, Dance in between “the art of the body in movement”» Fantú Magazine (kontsulta data: 2026-07-08).
- ↑ «DEWAPOKER | Edukasi Gaming - Pahami Konsep & Dinamika Permainan» Dewapoker (kontsulta data: 2026-07-08).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









