Minsk II
| Minsk II | |
|---|---|
| Mota | nazioarteko ituna |
| Honen parte da | Donbasseko gerra (2014) eta Minsk agreements (en) |
| Data | 2015eko otsailaren 12a |
| Kokaleku | Independence Palace, Minsk (en) |
| Lanaren edo izenaren hizkuntza | errusiera |
| Kronologia | |
| Minsk Summit (en) | |
Minsk II bake-akordio bat izan zen, Ukrainako, Errusiako, Alemaniako eta Frantziako ordezkariek 2015eko otsailaren 12an sinatu zutena, Donbasseko gerrari irtenbide politikoa emateko. Bake bilkura Minsken egin zen, Bielorrusiako hiriburuan, 2014ko irailaren 5ean sinatutako Minskeko protokoloaren porrotaren ondoren.[1]
Akordioaren testua
Hamahiru puntu hauek zituen:[2]
- 2015eko otsailaren 15eko 00:00etatik aitzinera, berehalako su-etena ezarriko da Donetskeko eta Luhanskeko eremu jakin batzuetan.
- Bi aldeek arma astun guztiak erretiratuko dituzte distantzia berera, 100 milimetro edo gehiagoko kalibreko artilleriarekiko 50 kilometroko segurtasun eremu bat sortzeko. Gobernuaren indarrei dagokienez, egungo posizioetatik hasi beharko dute erretiratzen; matxinoek, berriz, 2014ko irailaren 19ko Minskeko Memorandumean hitzartutako banaketa lerrotik. Prozesu hori, gehien jota, su-etena indarrean sartu eta bi egunera hasi beharko da, eta bukatu, berriz, hamalau egun baino lehen.
- ESLA arduratuko da su-etena eta arma astunen erretiratzea gainbegiratzeaz.
- Elkarrizketa bat hasiko da; alde batetik, matxinoen esku dauden eremuetan hauteskunde lokalak egiteko Ukrainako legediari eta 2014ko autogobernu legeari jarraituz, eta, bertzetik, eremu horien estatusa erabakitzeko.
- Amnistia orokor bat ezarriko zaie Donetskeko eta Luhanskeko gatazketan parte hartu duten guztiei.
- Bi aldeek gatibu guztiak aske utzi beharko dituzte, eta gerra presoak trukatu.
- Nazioarteko mekanismo baten bidez giza laguntza ailegatzea bermatu beharko dute bi aldeek.
- Ukrainaren eta eskualde horien artean harreman ekonomikoak berrezartzeko programa bat hitzartu beharko dute, ordainketa sozialak, pentsioak eta banku zerbitzuak barne.
- 2015 bukaerarako, Ukrainak Errusiarekiko mugaren kontrol osoa hartuko du gatazka lekuetan. Puntu hau 11. puntua betetzeak baldintzatuko du.
- Ukrainan dauden atzerriko talde armatuak, mertzenarioak eta armamentua erretiratu eta armagabetuko dituzte bi aldeek, ESLAk gainbegiratuta.
- 2015a bukatu baino lehen konstituzioa erreformatu beharko da, Donetsken eta Luhansken matxinoen esku dauden eremuen berezitasunak kontuan hartuko dituen deszentralizazioa ezartzeko.
- Hauteskunde lokalak egin beharko dira matxinoen eremuan, bertako ordezkariek eta Ukrainako Gobernuak adostuta, eta ESLAk zainduta.
- Harremanetarako Taldean lan taldeak osatuko dira, neurri guztiak beteko direla bermatzeko.
Erreferentziak
- ↑ Garcia, Adrian. Indar erakustaldia Ukraina ekialdean, Minskeko bake bilkuraren atarian. Berria, 2015eko otsailak 11, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2022-2-25).
- ↑ Minks II akordioa. Berria, 2015eko otsailak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2022-2-25).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Index:
pl ar de en es fr it arz nl ja pt ceb sv uk vi war zh ru af ast az bg zh-min-nan bn be ca cs cy da et el eo eu fa gl ko hi hr id he ka la lv lt hu mk ms min no nn ce uz kk ro simple sk sl sr sh fi ta tt th tg azb tr ur zh-yue hy my ace als am an hyw ban bjn map-bms ba be-tarask bcl bpy bar bs br cv nv eml hif fo fy ga gd gu hak ha hsb io ig ilo ia ie os is jv kn ht ku ckb ky mrj lb lij li lmo mai mg ml zh-classical mr xmf mzn cdo mn nap new ne frr oc mhr or as pa pnb ps pms nds crh qu sa sah sco sq scn si sd szl su sw tl shn te bug vec vo wa wuu yi yo diq bat-smg zu lad kbd ang smn ab roa-rup frp arc gn av ay bh bi bo bxr cbk-zam co za dag ary se pdc dv dsb myv ext fur gv gag inh ki glk gan guw xal haw rw kbp pam csb kw km kv koi kg gom ks gcr lo lbe ltg lez nia ln jbo lg mt mi tw mwl mdf mnw nqo fj nah na nds-nl nrm nov om pi pag pap pfl pcd krc kaa ksh rm rue sm sat sc trv stq nso sn cu so srn kab roa-tara tet tpi to chr tum tk tyv udm ug vep fiu-vro vls wo xh zea ty ak bm ch ny ee ff got iu ik kl mad cr pih ami pwn pnt dz rmy rn sg st tn ss ti din chy ts kcg ve









