Share to:

Mondeju

Mondeju zuria.

Mondejua odolkiaren antzeko hestebete bat da. Jatorria Goierrin dago, Zaldibian zehazki. Urtero, 1994tik, Idiazabalgo gazta eta mondeju lehiaketa egiten da Goierri ekialdeko herri horretan. “Ardiki eguna” izenez ezagutzen da ospakizun hau.

Osagaiak

Mondeju zuria egiteko honako osagai hauek behar dira: Ardi-gantza, arrautzak, porruak, pipermina, tipula eta gatza, besteak beste

Motak

Bi mondeju mota daude: bata, zuria, arrautzaz eginikoa; bestea, beltza, ardi odolez eginikoa.

Prestaketa

Mondeju zuriaren prestaketa

Hasteko, porruak garbitu eta porruaren zati zuria txiki-txiki egin behar da. Ondoren, tipula moztu edo xehatu eta ardi-gantza gehitu behar zaio. Porrua, tipula eta ardi-gantza moztu ostean, guztia erregosi gatz pixka bat botata.

Hau guztia, hozten denean arrautzekin nahastu behar da eta, nahi izanez gero, pipermina erantsi daiteke.

Azkenik, aurreko osagaiekin ardi hesteak beteko ditugu. Horretarako, inbutu bat erabili daiteke; eta mondejuaren punta soka batez lotuko da.

Jan baino lehen, uretan sartu, honek ez du irakin behar, bestela lehertu egin daitezke. Mondejua, uretan egosten ari denean, labana batekin zulo txiki bat egitea komeni da.

Mondeju beltzaren prestaketa

Arrautza eta barazkirik gabe egiten da: aurrena, ardiaren odola gatzitu eta gero, ardiaren hestean bertan sartzen da. Ondoren, zuriaren prozedura berbera jarraitu behar da. Etxarri Aranatzen, mota horretako odolkiari "tripekia" deitzen zaio.

Bestelakoak

Gipuzkoako baserri askotan, negu garaian, ardia hiltzen zuten txerriaren antzera. Ardia guztiz aprobetxatzeko edo, alde batetik haragia, erraiak, hesteak… banatzen ziren; bestetik, ardi larrua.

Ardiaren hesteak aprobetxatuz eta baratzetan landutako porru eta tipulak erabiliz, mondejuak egiten zituzten.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya