Montessori hezkuntzaMontessori hezkuntza edo Montessori pedagogia haurraren askatasunean, autonomian eta auto-garapenean oinarrituta dagoen hezkuntza metodologia bat da. Haurren hezkuntza ikusteko modu desberdintzat jo izan da hasiera-hasieratik. Maria Montessorik (1870-1952) sortu zuen. Ikuspegi metodologiko honen arabera, irakasleak baliabideak eman behar dizkie ikasleei beraien ikaskuntza prozesua garatu dezaten, baina, ezin dute prozesu honetan eskua gehiegi sartu, umearen garapenaren gidari soil bihurtzen da. Emaitza bezala, haurra bere garapenaren protagonista bihurtuko da eta aldi berean inguruan egokitzea lortuko du. MetodologiaMontessori metodoak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren erdigunetzat ikaslea hartzen du. Irakasteko modu honek, ez du haurren arteko konpetentzia suspertzen, gainera, bakoitzari bere beharren eta garapenaren araberako ekintzak planteatzen zaizkie, horregatik, umea, ikaslea, izango da bere ikaskuntzaren protagonista. Montessori metodoan adin desberdinetako haurrak batera egoten dira, horren eraginez, gizarte trebetasunak eta berdinen arteko ikaskuntza garatzen dute beraiek baino nagusiagoak diren umeak imitatzen, ondorioz, pertsonenganako enpatia garatzen laguntzen du eta lehiakortasuna ikasi beharrean kooperatibismoan parte hartzen ikasten dute. Kontu jakina da haurrek jakin mina dutela beraien inguruko edozer gauzarengatik. Metodo honek, hori aprobetxatuz, ikasleen sormenaren garapenari garrantzi ikaragarria ematen dio. Ikasleen sormenaren bitartez, inguruan dituzten aukera desberdinak esperimentatu ditzakete eta esperimentazio honen bidez hainbat gertaera desberdin ikusi eta bizi ahal izateko aukera izango dute. Horretarako, pedagogoak ikasleen ingurumenaren esperimentazio eta objektuen manipulazioaz baliatzen dira, horrela umeek bizipenak eta esperientzia baliotsuak izango dituzte Ikasleek norberarentzako baliagarria izango den jakintza bihurtu dituzte bizi izandako esperientziak eta nolabait erreproduzitzeko gaitasuna garatuko dute. Metodo honek duen haurren garapenarentzako beste alde positibo bat, banakako ikaskuntza eta curriculum egokituak izango lirateke. Hau da, irakasleak umearen beharren arabera hainbat ekintza planteatzen dizkio ikasleari, baina ikaslea izango da burutu nahi duen ekintza aukeratuko duena. Ondorioz, erabakiak hartzeko independentzia izango du eta bere gustu eta gaitasunak kontuan hartuko dira. Bestalde irakasleak prozesu horretan ez du esku hartuko, umearen askatasun maila hobetzeko helburuarekin, bere papera prozesua erraztera mugatuko da. Azkenik, esan beharra dago metodo honek ez duela hezkuntza sistemaren trinkotasunean eta Curriculum itxietan sinesten, defendatzen duena zera da, haurrek sentitzen duten autonomia behar hori, beraien zentzumenen bitartez heztea, beti ere metodo zientifikoetan oinarrituz. Umeen faseakHaurren behaketaren eraginez, Montessori, zenbait gauzaz ohartu zen, haietako bat umeen etapa sentikorrak izango lirateke. Ikusi zuen nola, ekintza jakin batzuk adin tarte batean errepikatzen zituzten. Gainera, momentu horretan ekintza hori behien eta berriz errepikatzera jotzen dute. Honen ustez, ikaskuntza garatzen den momentuak izango dira etapa sentikorrak, hauek, sei etapatan desberdinduko ditu. Fase baten beharrezko informazioa jaso ostean, hurrengo fasera igaroko lirateke. Planteatzen dituen fase hauek umearen garapen naturala errespetatzea du helburu. Hona hemen aipatutako sei etapa sentikorrak:
KritikakMontessori hezkuntzak, Montessori ikuspegi metodologikoak, mota askotako kritikak jaso izan ditu hasiera-hasieratik[1], hala ere Maria Montessori hil eta zazpi hamarkada beranduago, oraindik ere "Montesori metodologia" eskaintzen duten hainbat ikastetxe daude munduan zehar. Ikus, gaineraBibliografia
Erreferentziak
Kanpo estekak
|