Share to:

Moresnet Neutrala

Moresnet Neutrala
Moresnet Neutre / Neutraal Moresnet / Neutral Moresnet / Neŭtrala Moresneto
1816 – 1920
Zona neutrala
Moresneteko bandera

Moresneteko armarria

Geografia
HiriburuaKelmis
Biztanleria400 (1816), 2500 (1919)
Kultura
Hizkuntza(k)esperantoa; alemana, frantsesa eta nederlandera
Historia
Aurrekoa
Frantziako Erresuma
Ondorengoa
Belgika

Moresnet Neutrala (frantsesez Moresnet Neutre, nederlanderaez Neutraal Moresnet, alemanez Neutral Moresnet, esperantoan Neŭtrala Moresneto) 1816 eta 1920 artean egon zen Belgikar-Prusiar kondominioa izan zen.

Historia

1815ean, Vienan, XVIII. mendeko gerra amaigabeen ondoren, Europako mapa berriro marraztu zuten Vienako Kongresuan bildutakoek. Prusia eta Holandaren arteko negoziazioa ez zen erraza izan. Muga berria nahiko azkar adosten ari baziren ere, Moresneteko eskualdera iristean liskarrak hasi ziren[1].

Bertan zegoen Vieille Montagneko zink-meatzea eta biek nahi zuten, baina gatazka ez gordintzeko, azkenean, ez zen inorentzat izan. Moresnet egun Alemaniak, Belgikak eta Herbehereek bat egiten duten puntutik zazpi kilometrora zegoen. 3,5 kilometro koadroko azalera besterik ez zuen, baina mende luze batez lurralde neutroa izan zen, inolako jaberik edo jurisdikzio zehatzik gabekoa, Europaren erdi-erdian baina Europako estatuen mapatik kanpo.[1]

Meatzea, hasieran, bi erresumetako ordezkariek kudeatu zuten. Berehala, ordea, lurraldean gobernu txiki modukoa sortu zen. Zergak biltzea eta legeak betearaztea ezinezkoa zen, ez zergarik eta ez legerik ez zegoelako. Gehien komeni zitzaiena aukeratzen zuten. Herbehereetako arau bat hartzen zuten batean, Prusiako lege bat bestean, biak baztertu eta euren bideari heltzen zioten hurrengoan….[1]

Administrazio arazo handiak zekartzan egoera hark, baina baita abantaila ekonomikoak ere. Inportazio-tarifarik ezin zen aplikatu eta Moresnet paradisu fiskal bihurtu zen. Bertako 3.000 biztanleak azkar aberastu ziren. Baina Vienako Kongresuko erabakia aplikatu eta 70 urtera, Vieille Montagneko meatzeko erreserba guztiak agortu egin ziren.[1]

Bertakoek ez zioten pagotxari muzin egin nahi eta alternatiba berehala jarri zuten martxan: kasinoak, putetxeak eta ginebra merkea egiten zuten destilategiak zabaldu zituzten, eta edukiak batere kontrolatzen ez zituen posta zerbitzu askea antolatu zuten.[1]

Lehen Mundu Gerrarekin batera, Moresnetek lurralde neutrala izateari utzi zion eta prostituzioa, jokoa, alkohol merkea, kontrabandoa eta espioitza amaitu ziren. Gerraren hasieran Alemaniak hartu zuen lur zati neutrala, baina Versaillesko Itunak Belgikari eman zion.[1]

Bigarren Mundu Gerran, 1944an, berriro Alemaniak okupatu zuen; hala ere, gerra amaitu eta, atzera, Belgikarentzat izan zen. Baina ordurako Moresnetek ez zuen ia biztanlerik. Lehengo abantailak amaituta eta 40 urtetako gorabeherak medio, ia denek inguruko estatuetara alde egin zuten.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Irazustabarrena, Nagore. (2008-02-17). «Estaturik gabeko herria» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya