Moskoforoa
| Moskoforoa | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sorrera-urtea | K.a. VI. mendea |
| Mugimendua | Archaic Greek sculpture (en) |
| Aurkikuntza data | 1863 |
| Kultura | Antzinako Grezia |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | Hymettian marble (en) |
| Dimentsioak | 162 ( |
| Kokapena | |
| Lekua | Atenasko Akropolia Atenas |
| Bilduma | Acropolis Museum (en) |
| Koordenatuak | 37°58′N 23°44′E / 37.97°N 23.73°E |
![]() | |
| Historia | |
Moskoforoa (antzinako grezieraz: Μοσχοφόρος; eusk. 'txahal garraiatzailea'), K.a. 570ean eginiko eskultura da eta Atikako, Antzinako Grezia, tailerreko eskulturgileren batek zizelkatua. Greziar garai arkaikoko maisulantzat hartzen da.
Aurkikuntza
Eskultura Atenasko Akropoliaren hondakinen artean topatua izan zen.
Sinbologia
Artelanak sorbalda gainean txahal bat daraman gizon bat erakusten du. Gizon honek, kuroien (Aro Arkaikoko gizon gazteen estatuak) antzera, ezkerreko hankaren posizioa aurreratuta dauka, baina hauek ez bezala, besoen posizioa ezberdina du; bizarra eta mantua ere badu[1]. Horretaz gain, eskultura hauen ezaugarri den irribarre arkaikoa erakusten du.
Eskultura Rombosek, Palesen aitak, Atena jainkosari eskainitako opari bat zen. Eskultura hau Hermes Kriofororen irudikapen ikonografikoarekin lotu izan da eta Crotonako Miloni, erreferentzia egiten diola ere iradoki da. Crotonako Milon arkume batekin hiritik korrika entrenatzen zuen atleta bat zen, eta denbora joan ahala arkumea handitzen zihoan, beraz entrenamendua ere. Gainera garai hartan, ohikoak ziren jokoetako irabezleak edo ateta ezagunak irudikatzen zituzten estatuak.
Ezaugarriak
- Egilea: Ezezaguna, (Atikako tailerrak).
- Estiloa: Greziako garai arkaikoa
- Materiala:Himeto mendiko marmola, begietan harri inkrustazioak dituelarik.
- Altuera: 1,65 metro(urutik belaunetaraino).
- Oinarrian idatzi bat du non aipatzen den Rombok, Palesen semeak, eskaintzen duela.
Kontserbazioa
Artelana modu iraunkorrean Atenasko Akropoliaren Museoan (Grezia) erakusten da, non inbentarioko 624 zenbakia duen.
Erreferentziak
- ↑ Martin Robertson, El arte griego, p.61, Madrid: Alianza Editorial, (2003).ISBN 84-206-7050-2.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










