Muffing
- Artikulu hau sexu-jarduerari buruzkoa da; madalena-motari buruzkoa beste hau da: «Muffin».
Muffing (ahoska bedi: [ˈmʌfɪŋ] ) ingelesezko terminoa sexu-atsegina lortzeko iztai hodi batetik edo bietatik penetrazioa egiteari deritzo.[1] Sexua berresleitzeko ebakuntzarik egin ez dioten zakildun emakume transen artean hedatuta dagoen sexu jarduera bat da.[2] Berez, muffinga soilik gizonek eta zakildun emakume transek egin dezakete iztai hodiak gizonezkoaren ugal-aparatuan baino ez daudelako.[3]
Jarduera
Iztai hodiak hankartearen alde banatan dauden bi barrunbe biki dira, barrabil-zorroaren eta barrabilen atzean alegia. Barrabil-zorroak bi zulook babesten ditu kanpotik. Nolanahi ere, barrabil-zorroa hatzekin hodietan barrena sar daiteke. Behin sartutakoan barneratutako zorroak iztai hodien pareta natural eta malguaren eginkizuna betetzen du. Horrek, hodi batetik edo bietatik zerbaitekin penetratzea ahalbidetzen du.[1]
Muffinga bakarka, masturbatzean bezala, zein beste sexukideren batekin egin daiteke.
Nork bere buruari muffinga egiteari dagokionez, hiru eratara egin daiteke, dela hatzak sartuz, dela barrabilekin autopenetratuz edo dela sexu-jostailu bat barruratuz. Lehenengo era hatzak iztai hodietan sartzean datza. Bigarrena, autopenetrazio moduko bat da, nork bere barrabilak iztai hodietan sartzean datzana, tuckingean egiten den antzera. Azkena, berriz, sexu-jostailu bat hodietatik sartzean datza.
Ordea, beste sexukideren batekin muffinga egiteari dagokionez, bikotekideak hatzak, zakila edo sexu-jostailu bat iztai hodietatik sar diezazkioke bikotekideari.
Etimologia
Muffing terminoa Iowako Mira Bellwether emakumezko idazle, artista eta sexu-hezitzaile transak zabaldu zuen 2010ean autoargitaratu zuen Fucking Trans Women izenburuko zine-motako argitalpen undergroundan.[1][2] Argitalpena emakume transei eta haien maitaleei zuzenduta dago. Honek emakume transekin sexu-harremanak nolakoak diren azaltzen du, betiere hauek sentitzen dutenaren ikuspegitik kontatuta eta ilustrazio gordin bezain artistikoekin lagunduta, dena egilearen esperientzietan oinarrituta.
Erreferentziak
- ↑ a b c (Ingelesez) Bellwether, M.. (2010eko urria). Fucking Trans Women. (kontsulta data: 2025-05-09).
- ↑ a b (Ingelesez) Tourjée, Diane. (2017-10-12). «A Guide to Muffing: The Hidden Way to Finger Trans Women» Vice (kontsulta data: 2025-05-09).
- ↑ (Alemanez) Rank, Isabel. (2018-11-29). «Sex-Praktik "Muffing"» Playboy (kontsulta data: 2025-05-10).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









