Mull
| Mull uhartea | |
|---|---|
Tobermory udalerriko portua. | |
| Bertako izena | Isle of Mull / Eilean Muile |
| Geografia | |
| Kokapena | |
| Uhartedia | Barruko Hebridak |
| Azalera | 875,35 km2 |
| Punturik garaiena | Ben More |
| Politika | |
| Herrialdea | |
| Lurraldea | Argyll eta Bute |
| Hiri populatuena | Tobermory |
| Hiri populatuenaren biztanleria | 700 pertsona inguru |
| Gizartea | |
| Biztanleria | 2667 |
| Talde etnikoak | Eskoziarrak: gaeldarrak eta anglosaxoiak. |
| Info gehiago | Webgunea: http://www.tobermory.co.uk/ |
Mull (ingelesez: Isle of Mull, Eskoziako gaeleraz: Eilean Muile) Eskoziako mendebaldeko kostaldean dagoen uharte bat da. Uharte honetako udalerririk populatuena Tobermory da.
Geografia
875,35 km2-ko azalera du, aldiz, bere punturik garaiena Ben More (966 metro) mendian kokatzen da. Argyll eta Bute eskualdeko uharterik handiena da eta Barruko Hebridetako bigarrena, Skyeren ondoren.
Historia
K.a. 6000 urtetik hona populatua izan dela badakigu, menhirrak, brochak eta harrespilak aurkitu baitira. K.a. 600 et k.o. 400 artean gotorlekuak eta crannogak eraiki zituzten.
563an Kolunba Ionakoa iritsi zen Irlandatik eta kristautasuna zabaldu zuen, aldi berean uhartearen hego-mendebaldeko muturrean monasterio bat eraikiz. XIV. mendean, Uharteetako Jaunaren eskutan zegoen, baina 1493an, Uharteetako Jaurerriaren gainbeheran, McLean leinuak eskuratu zuen. 1681ean Campbell leinuak hartu zuen.
XVIII eta XIX. mendeetako Highland Clearances ("Lur Garaietako garbiketa") gertatu zenean populazioa 10.000 biztanletik 3.000 baino gutxiagotara pasa zen.
Ekonomia
XIX. menderarte jarduera ekonomiko nagusiak nekazaritza eta arrantza izan ziren, eta baita algen erreketa kelp hautsa lortzeko (xaboia eta beira lantzeko erabiltzen zen).
1964an moila berria eraiki zen Tobermoryn eta turistak etortzen hasi ziren. 1990tik aurrera ekoturismoa bultzatu da.
Ondasun nabarmenak
Iruditegia
-
Tobermoryko portua
-
Landa
Kanpo estekak
- Tobermory udalerriko webgunea (Ingelesez)
| Hebridak | ||
|---|---|---|
|
Ascrib · Canna · Cara uhartea · Coll · Colonsay · Crowlin uharteak · Eigg · Gigha · Iona · Isay · Islay · Jura · Kerrera · Lismore · Oronsay · Muck · Mull uhartea · Raasay · Rùm · Scalpay · Skye · Slate uharteak · Soay · Staffa · Summer uharteak · Tiree · Treshnish uharteak · Ulva
| ||
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










