Mundu BerriaMundu Berria Amerika eta Ozeania kontinenteak dira. Izen eurozentrikoa da. XV. mendearen amaieran europarrek Amerika aurkitu zutenez geroztik erabiltzen da, eta Mundu Zaharrari —hau da, europarrek ordurako ezaguna zuten geografia eremuari— kontrajartzen zaio. Europarrek, Amerika aurkitu zen arte, uste zuten mundua eurek ezagutzen zituzten lurraldeez soilik osatua zegoela, hau da, Europa, Afrika eta Asia zirela mundu osoa. Berdin, izen hau, ez da mundu moderno edo mundu garaikidearen sinonimo bezala interpretatu behar, azken bi kontzeptu hauek, garai historiko zehatzei erreferentzia egiten baitiete eta ez lurralde edo kontinente zehatz bati. Kristobal Kolonen lehen bidaietan, berak zein Europan bidaia hauen berriak jasotzen zituzten pertsonek, Ekialde Urrunera iritsi zela uste izan zuten. Hala ere, bere hirugarren bidaian (1498-1500) Kristobalek berak, lurralde berri bat zela suposatu zuen, ordurarte ezezaguna zen lurralde bat. Honela, 1507tik aurrera, kartografia, Amerika, kontinente berri bat bezala adierazten hasi zen, Juan de la Cosa eta Martin Waldseemüllerren lanetatik abiatuta. Egungo erabileraGaur egun, izenaren erabilera, honako arlo hauetara mugatzen da:
Ikus daitekeenez, Amerika beti Mundu Berritzat hartzen den bitartean, Ozeania, testuingurua eta ikuspuntuaren arabera, Mundu Zahar edo Berri bezala har daiteke. Musikan
Kanpo estekak |