Murugarren (Izarbeibar)
Murugarren[1][a] Izarbeibarrako Gares udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean. Erdi Aroan jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Garesko Udalara pasa ziren. Bertako biztanleak murugarrendarrak ziren. IzenaMurugarren toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
GeografiaMurugarren Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean eta Gares udalerrian. Inguru naturala eta kokapenaIruñeko merindadearen hegoaldeko herri hustu da. Klima eta landarediaGares udalerria, iparraldetik hegoaldera, luzera handiko udalerria izanik, klima aldatu egiten da udalerriaren gunea zein den. Horrela, hegoaldean, mediterraneo klima kontinentala nagusitzen da, eta iparraldean klima mediterraneo-azpimediterraneoa dago. Batez besteko tenperatura 10 gradukoa da iparraldean eta 13 gradukoa hegoaldean. Prezipitazioak ere nahiko aldakorrak dira 500mm batez beste hegoaldean (urteroko egun euritsuak 75 dira), eta 1.000mm iparraldean (urteroko egun euritsuak 100 dira). Udalerriko gunerik menditsuenetan 1.000mm baino gehiago jausten dira urtero. Garesko jatorrizko landaredia ia erabat galdu da nekazaritzaren eraginaren ondorioz. Oraindik ere, arte eta haritz batzuk badaude (13 hektarea baino ez XX. mendearen amaieran), baina udalerriaren gehienean sastraka eta mota askotako zuhaixkak dira nagusi. Birlandaturiko basoen azalera nahiko handia da, 767 hektarea, eta birlandaketa batez ere Austriatik ekarritako lariziar (Pinus nigra) eta pinu beltzekin egin zen. Estazio meteorologikoaGaresen estazio meteorologiko bat dago, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
HistoriaMurugarren gaur egun Garesek hartzen duen tokian zegoen antzinako herrixka da. Gares sortu zenean, Murugarren eta Zubiurrutiko biztanleak hiribildu berrira lekualdatu zituzten. OharrakErreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak |