Musakhan
| Musakhan | |
|---|---|
| jaki eta oilaskodun plater | |
| Materialak | zumakea oilasko-haragia oliba olioa taboon bread (en) tipula allspice (en) Pinazia azafrana |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Jordania eta Palestina |

Musakhan, plater palestinarra da. Tulkaremen eta Jeninen jatorria izanik, Palestinako plater nazionaltzat hartzen da.
Musakhanak dituen osagai nagusiak honako hauek dira: oilasko errea, tipula, zumakea, piperbeltza, azafraia eta pinazi frijituak tabu ogiaren gainean. Israelen ere jaten den platera da, batez ere arabiar israeldarrek eta druzo israeldarrek kontsumitzen dute.
Musakhan erraza da egiten, eta behar diren osagaiak erraz lor daitezke. Erabilitako osagai asko (oliba-olioa, sumac-a eta pinaziak) Palestinako sukaldaritzaren osagaiak dira.[1]
Plater hau eskuekin jaten da, eta normalean, oilaskoa ogiaren gainean jartzen da eta zoparekin zerbitzatu daiteke.
Munduko errekorra
2010ean, Ramallahn (Palestina) musakhan plater handiena prestatu zen, eta Errekorren Guinness Liburuan sartu zen.[2] Musakhan ogiaren diametroa 4 metrokoa zen, 1.350 kiloko pisuarekin. 40 sukaldari palestinarrek kozinatu zuten, eta 250 kilo irin, 170 litro oliba-olio, 500 kilo tipula eta 70 kilo almendra erabili zituzten.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Sarah-Eden. (2021-06-22). «Musakhan» 196 flavors (kontsulta data: 2023-11-15).
- ↑ «Palestinian ‘musakhan’ to enter Guinness record book» www.jmcc.org (kontsulta data: 2023-11-15).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









