Nafarroako Ezker Batua
Nafarroako Ezker Batua Espainiako Ezker Batua alderdi politikoaren ordezkari politikoa da Nafarroan. Izen ofiziala Izquierda Unida de Navarra - Nafarrako Ezker Batua (IUN-NEB) da. Beren burua "nafar ezkerraren mugimendu politiko eta sozial antolatu" moduan definitzen dute, eta Espainiako Ezker Batua alderdiarekin federatua dago. Ezker Batua-Berdeak alderdiarekin organo komun bat dauka, non komuneko Hego Euskal Herria mailako erabakiak hartzen diren bi euskal alderdien artean. Hala ere, bi alderdion artean desberdintasun estrategikoak badira. Lizarra-Garaziko Akordioa adibidez, Nafarroako EBk ez izenpetzea erabaki zuen, EAEkoak parte hartu zuen bitartean. 2011n, duela gutxi Nafarroa Bai utzitako Batzarrerekin batera, Izquierda-Ezkerra koalizioa osatu zuen 2011ko foru eta udal hauteskundeei begira[1]. Hauteskundeetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak
|