Napalm

Napalm petrolioaren gai eratorriez (gasolina maizenik) eta nahastura loditzen duen bestelako gaiez (aluminio gatza edo poliesterra esate baterako) osaturiko nahastura solidoa gel bihurtua da. Izena azido nafteniko eta palmitikotik dator. Harvard Unibertsitatean prestatu zuten 1942an Louis F. Fieser eta bere laguntzaileek. Bonbetan eta su-jaurtigailuetan erabiltzen da.
Napalm neska
| Atal honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
1972. urtean, Estatu Batuen eta Vietnamen arteko guda garaian, "napalm" izeneko bonba mota sortu zuten estatu batuarrek. Napalma, petrolioaren gai eratorriez eta nahastura loditzen dituzten bestelako gaiez osaturiko gela da. Likido honek, gorpuarekin kontaktua egitekotan guztiz erretzen ditu, 800- 1200 graduko tenperatura hartzen baitu.
Vietnameko soldatuak, ohian barruan ezkutatzen ziren, non eremua ezagutzen zutenez, soldadu estatubatuarrak baino hobeto mugitzen ziren. Hortaz, armada inbaditzaileak "Napalm" bonba sortzea erabaki zuen.
1972. ekainaren 8-an Napalma bota zuten Trang Bang-en. Hildako ugari egon ziren bertan, hala ere, pertsona batzuk bizirik irten ziren infernu hartatik, adibidez, Phan Thị Kim Phúc izeneko 9 urteko neskatoa. Neskato hau "napalm neska" bezala ezagutzen dugu, izan ere, bonba zela eta, neskatoaren arropak sua hartu zuten, eta bere bizitza salbatzeko asmoz korrika hasi zen. Orduan, Nick Ut deituriko argazkilaria agertu zen, Nick-ek argazki bat hartu eta neskatoa ospitalera bidali zuen. Bertan, 14 hilabete egon zen ospitalean eta 17 ebakuntza behar izan ziren bere bizitza salbatzeko.
Gaur egun, bere gorputzaren zati handi bat guztiz erreta eta deformaturik dago. Halere, aurrera joatea lortu zuen eta orain beraren senarra eta bi semeekin bizitzen da.
Bestalde, gaur egun oraindik bere ohean mugitzean izugarrizko minak izaten dituela aitortu zuen elkarrizketa batean. Gainera, eguraldi beroa egiten duenean buruko min handiak izaten ditu.
Azkenik esan beharra dago, argazki honek hainbat sari irabazi dituela, garrantzitsuena Pulitzer saria.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-11-12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
| Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









