Share to:

Naroa Azpitarte

Naroa Azpitarte

Bizitza
JaiotzaDurango, 2005 (20/21 urte)
Herrialdea Bizkaia
Jarduerak
Jarduerakerrugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
 

Facebook: naroa.azpitarte Edit the value on Wikidata
Naroa Azpitarte eskuman Europako txapelketako partidu batean, 2023

Naroa Azpitarte (Durango, Bizkaia, 2005) errugbi jokalaria da. 2023an txapeldunorde geratu zen 18 urtez azpiko Europako txapelketan Espainiako selekzioarekin.[1]

Biografia

Bost urterekin hasi zen errugbian Durangoko Errugbi taldean (DRT).[1][2] Goenkale kalean egoitza duen Errugbi taldean emakumezkoen kopuruak gora egin du apurka-apurka, 2018an %30 emakumezkoak ziren.[3] Nesken errugbia bultzatzekoasmoz Durango Rugby Taldeak urte birik behin ekimen bat antolatzen du, hirugarren saioa III. Durango Neskak Rugby Txapela‘22 izan zen.[4]

2022an Durango Rugby Taldeko emakumezko senior taldeak Euskal Ligako Bigarren Mailako txapelketa irabazi zuen, liga amaitzeko bi partida falta zirenean.[5]

Naroa Azpitarte 2022an, 18 urtez azpiko Senior kategorian, Elene Rementeria eta Izaro Rementeria taldekideekin batera aritu zen Mallorcan Euskal Selekzioan.[6]

Kirol ibilbidea

2023ko ekainean Valentzian 3. postua, brontzea, lortu zuen Euskal Selekzioarekin. Durango Errugbi taldeko Goreti Barrutieta taldekiak ere parte hartu zuen.[7]

2023an lehenengoz parte hartu zuen Europako txapelketa batean eta esperientzia aberasgarria izan zen, jokalari moduan hazteko balio izan baitzuen. Ingalaterran, esaterako, bere adinekoak jokalari erdi-profesionalak zirenez, horrelako jokalarien aurka arituz haiengandik ikasteko balio izan zuen. Txekiar Errepublikan, errugbi 7ko modalitatean parte hartu zuen Espainiako selekzioarekin eta txapeldunordearen zilarrezko domina lortu zuen. Final laurdenetan eta final erdietan Ingalaterra eta Txekiar Errepublika kanporatu zituzten, hurrenez hurren, eta finalean amore eman behar izan zuten Europako txapelketa bigarren aldiz jarraian irabazi zuen Frantziaren aurka.[1]

Sariak eta aintzatespenak

Euskal Selekzioarekin

2023ko ekainean 3. postua, brontzea, Valentziako Espainiako Errugbi txapelketan

Espainiako selekzioarekin

2023ko uztailean 2. postua, txapeldunordea, Txekian Europako Errugbi txapelketan

Erreferentziak

  1. a b c «Naroa Azpitarte durangarra txapeldunorde geratu da 18 urtez azpiko Europako txapelketan - Durango» Anboto.org (kontsulta data: 2023-07-25).
  2. «Denboraldi amaierako jaia ospatuko dugu bihar arratsaldean» Durango Rugby Taldea (kontsulta data: 2023-07-25).
  3. (Gaztelaniaz) NAHIKARI. (2018-10-02). «Un 30% de la plantilla del DRT son mujeres» El Correo (kontsulta data: 2023-07-25).
  4. «III. Durango Neskak Rugby Txapela 2022» Durango Rugby Taldea (kontsulta data: 2023-07-25).
  5. (Gaztelaniaz) «Las chicas del DRT se proclaman campeonas de la Euskal Liga» durangon.com 2022-03-02 (kontsulta data: 2023-07-25).
  6. «Naroa Azpitarte, Elene Rementeria eta Izaro Rementeria Euskal Selekzioarekin izan dira Mallorcan» Durango Rugby Taldea (kontsulta data: 2023-07-25).
  7. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/DotDurangaldean. (2023-06-26). «Jugadores del DRT en el campeonato de España de Rugby Siete con Euskadi | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus (kontsulta data: 2023-07-25).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya