Share to:

Nativel Preciado

Nativel Preciado

(2014)
Bizitza
JaiotzaMadril1948ko azaroaren 1a (77 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta biografoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm1515971 Edit the value on Wikidata

Natividad Isabel Gonzalez Preciado (Madril, 1948) kazetaria eta idazlea da, Nativel Preciado izenez ezaguna.[1][2][3]

2026an, Espainiako Emakume Liderren Top 100 zerrendako 110 emakumeetako bat izan zen.[4][5][6]

Biografia

Arriba egunkari falangistan trebatu zen kazetari gisa eta bertan lan egin zuen 1966ra arte. Handik Madrid egunkari desagertura igaro zen eta 1971ra arte jarraitu zuen.[7]

Informazio politikoan espezializatua, ABC egunkaritik eta Interviú aldizkaritik Trantsizio garaian jazotako gertakari garrantzitsuen lekuko eta igorle izan zen. 1982an sortu berria zen Tiempo aldizkariaren erredakzioan sartu zen.

Prentsa idatzian iritzi-zutabegile gisa egindako lanarekin batera, irratiko eta telebistako tertulia eta eztabaidetan parte hartu du. Irratian, Onda Ceroko Protagonistak saioan Luis del Olmorekin kolaboratu ondoren, SER katean sartu zen 1996an eta ordutik ohiko tertuliakidea da Hoy por hoy La Ventana eta Hora 25 saioetan, 2011ko erdialdera arte.[8]

Telebistan, Hermida y Cía (1994-1996), La hora H (1996-1997), El primer café (1999-2003), Isabel San Sebastiánekin eta La respuesta (2003-2004), Ruedo Ibérico (2004-2005) espazioetan aritu da, guztiak Antena 3n, eta 59 segundos (2004-2012) TVEn.

Hirurogeiko hamarkadaren amaieratik biografia generoa landu du eta, besteak beste, Cassius Clay eta Jose Legrá boxeolarienak idatzi ditu. 2012an, liburu berri bat aurkeztu zuen, teknologia berriekin eta, zehazki, Twitterrekin izan zuen harremanari eta esperientziari buruzkoa. Gainera, denboraren joanari buruzko hausnarketa egiten du. "Nik 100.000 jarraitzaile banitu" du izena.

Los Desayuno de TVE (2008), El debate de la 1, Al rojo vivo (2011) en eta La Sexta Noche (2013) en la Sexta. Tiempo de Hoy gaurkotasuneko aldizkariko kolaboratzaile-taldeko kidea da.

Sariak

  • 1986, Francisco Cerecedo saria.
  • 1989, Víctor de la Serna saria.
  • 1999, Planeta Sariaren finalista, El egoista lehen eleberriagatik.
  • 2000, Idazteunaren Klubeko Zilarrezko Luma Saria.
  • 2007, Udaberri Eleberri Saria, Camino de hierro lanagatik.
  • 2014, Fernando Lara Eleberri Saria, "Canta sólo para mí" lanagatik.
  • 2018, Madrilgo Prentsa Elkartearen Ohorezko Saria bizitza profesional osoko merituengatik.
  • 2019, Malagako Unibertsitateko Manuel Alcántara Nazioarteko Kazetaritza Saria.
  • 2021, Azorin Eleberri Saria, Elefanteen santutegia[9] izeneko lanagatik.
  • 2025, Magen Maga saria ibilbide onenari, kazetaritzan eta literaturan izan duen patxada bikainagatik.
  • 2025, El Club de las 25 Sarietako bat jaso zuen bere XXVIII. edizioan, El Club de las 25 elkartearen eskutik

Liburuak

  • 1969, Cassius Clay-ren biografia
  • 1969, Legrá-ren biografia
  • 1973, Las folclóricas.
  • 1975, La cara de los Borbones.
  • 1991, Fuera de campo.
  • 1996, El sentir de las mujeres.
  • 1998, Amigos íntimos.
  • 1999, El egoísta.
  • 2000, Ser feliz.
  • 2000, Extrañas parejas.
  • 2002, Hablemos de la vida, José Antonio Marinarekin
  • 2003, Bodas de plata.
  • 2006, Camino de hierro.
  • 2008, Llegó el tiempo de las cerezas.
  • 2011, Nadie pudo con ellos.
  • 2012, Si yo tuviera 100.000 seguidores.
  • 2014, Canta solo para mí.
  • 2016, Hagamos Memoria
  • 2019, El Nobel y la corista
  • 2021, El Santuario de los Elefantes.
  • 2024, Palabras para Olivia
  • 2025, El pan de mis hijos

Sariak eta aintzatespenak

  • 2026ko martxoaren 13an, Espainiako Emakume Liderren Top 100 zerrendako 110 emakumeetako bat izan zen, XIII. edizioan, Magas de «El Español»en ekimena.[4][5][6]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya