Share to:

Nausikaa

Nausikaa
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaAltzinoo
AmaArete (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Telemako
Seme-alabakPersepolis (en) Itzuli, Ptoliporthus (en) Itzuli eta Poliporthes (en) Itzuli
Anai-arrebakClytoneus, Halius and Laodamas (en) Itzuli

Nausikaa (grezieraz Ναυσικάα), Homeroren Odiseako pertsonaia bat da. Bere izena ναῦς, ‘itsasontzi’ eta  κάω/καίω “erre” hitzen konposaketa da, bere esanahia "Itsasontziak erretzen dituena” da.[1] Altzinoo, feaziarren erregea eta Arete erreginaren alaba, hondartzan Odiseo aurkitzen du, Kalipsoren uhartean eginiko baltsa hondoratu zaiona, eta bere aitaren aurrera eramaten du. Odiseok, bere abenturak kontatzen dizkio Altzinoori, Odisearen zati esanguratsu baten luze-zabalean, eta Altzinook, azkenik Odiseo Itakara eramango duten itsasontziak ematen dizkio.

Aristoteles eta Diktis Kretarraren arabera, Nausikaa Telemakorekin ezkondu zen, Odiseoren semea, eta Ptoliporto edo Perseptolis izeneko seme bat izan zuen.

Euskal Literaturan

Mikel Azurmendik "Kontu kontari Grezian barrena" kontakizunean hala dio:[2]

Nausikaa izenekoa erregearen alaba omen zela eta, zatoz! zatoz gurekin! etorriberria jauregira eraman zuten. Gurasoak asko poztu ziren eta su eta lo gelditu Ulises-en gorabeherak jakin zituztelarik. Festa handi baten ondoan, bere alabarekin esposatzeko eskatzen diote, baina urde goseak ezkurretan amets! Itaka-ko etxerako asmoa argi eta garbi azaltzen die gizonak. Nausikaa-ren gurasoek orduan itsasuntzi bat antolatu diote eta altxor bikaina eskaini ere bai. Bi egun geroago eta Ulises lo zegoelarik, marinelek Itaka-ko hondartza batean utzi zuten altxorrarekin batera.

Juan Kruz Igerabidek «Ulises. Homeroren Odisearen bertsioa» obran dio:[3][4]

Zerbitzarien artean eder ageri zen Nausikaa, bere beso zuriekin.  

Irudi galeria

Erreferentziak

  1. «Dicciogriego: Diccionario didáctico interactivo griego ↔ español» www.dicciogriego.es (kontsulta data: 2025-05-12).
  2. «Kontu kontari Grezian barrena - Mikel Azurmendi» armiarma.eus (kontsulta data: 2025-05-27).
  3. Iguerabide Sarasola, Juan Cruz. (2007). Ulises: Homeroren Odisearen bertsioa. ISBN 978-84-9746-391-1. (kontsulta data: 2025-05-27).
  4. «Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-05-27).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya