Nekora
- "Txamar" hitzak artikulu honetara dakar. Jantzia gaitzat duena beste hau da: Zamar.
| Nekora | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Malacostraca |
| Ordena | Decapoda |
| Familia | Polybiidae |
| Generoa | Necora |
| Espeziea | Necora puber (Linnaeus, 1767)
|
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | velvet crab as food (en) |
Nekora edo txamarra (Necora puber) krustazeo dekapodo espezie bat da, sukaldaritzan oso aintzat hartzen den karramarroa. Necora generoko espezie bakarra da, hau da, monotipikoa. Bizkaian parte txarreko karramarro ere diote.[1]
Nekora Norvegia hegoaldetik Mendebaldeko Sahara arte bizi da, eta Mediterraneoaren eskualde batzuetan ere bai. Itsas hondo harritsuetan bizi da, itsasertzetik 65 metroko sakonera arte.
Ezaugarriak
Gorputza ile fin-finez estalia du, belus itsura emanez. Oskola arrexka edo beltzaxka du, tarte urdinekin, 7–15 cm zabalekoa. Lehengo pereiopodo (hanka) parea besteak baino handiagoa da eta haginak ditu. Azken pereiopodo parea zabala da, igeri egiten errazteko.
Negu azkenetan, arrak emea ernaltzen du, hazia hazi-putzu baten ipintzen du eta handik pasatzen dira arrautzak errun momentuan, martxo inguruan.
-
Bizkarraldea -
Aurrealdea -
Sabelaldea
Sukaldaritza
Nekorak merkatuko karramarro espezietan haragirik finena eta estimatuena du. Prestatzeko ohiko era egostea da. Ohiko platera da Europa Mendebaldean Atlantikoaren kostaldean, Euskal Herria barne.

Erreferentziak
- ↑ Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode: 1137-439X..
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









