Nelle Peters
| Nelle Peters | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Niagara, 1884ko abenduaren 11 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Sedalia, 1974ko urriaren 7a (89 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Buena Vista University (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arkitektoa |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
Nelle Elizabeth Nichols Peters (Niagara, Ipar Dakota; 1884ko abenduaren 11 – Sedalia, Misuri; 1974ko urriaren 7a), Nelle Peters izenez ezagunagoa, Kansas hirian eraikin ugari diseinatu zituen estatubatuar arkitektoa izan zen.
Lehen urteak
Storm Lakeko (Iowa) Buena Vista College-n izan zen, eta marrazketan eta matematiketan nabarmendu zen. Ondorioz, arkitekto izatea erabaki zuen, hasieran Sioux Cityko Eisentrout, Colby eta Pottenger enpresan lanpostu bat lortuz, non lau urtez egon zen eta arkitektura ikastaroak posta bidez hartu zituen. 1907an Kansas hiriko enpresa batera bidali zuten lanera, eta 1909an negozio propioa ezarri zuen.[1]
1911n William H. Peters, Kansasko tren terminalaren diseinatzailearekin ezkondu zen.
Ibilbidea
1923an dibortziatu ondoren, bereziki produktiboa zen fase batean sartu zen, eta hurrengo bost urteetan eraikin ugari diseinatu zituen.[1] Kansasen dituen eraikuntzen artean, Ambassador Hotela, Luzier kosmetika konpainiaren eraikina eta etxebizitza eraikin ugari nabarmentzen dira.
Arkitektoak Tulsan, Oklahoma Cityn, Columbian, Clintonen, Boonvillen eta Jefferson Cityn ere egin zituen ekarpenak.
Peters arkitekturan aktibo mantendu zen 1965ean erretiratu zen arte. Egoitza-eraikinak eta hotelak diseinatzen espezializatu zen, baina elizak eta merkataritza-eraikinak ere diseinatu zituen.[1]
Sedalian hil zen, Misurin, 1974an.[1]
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ a b c d «Nelle E. Peters (1884 - 1974)» Historic Missourians (State Historical Society of Missouri).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









