Neomak
| Neomak | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | |
| Musika mota | folk Musika elektroniko |
| Instrumentuak | Eskusoinu txiki Pandero |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 2020 - |
| Taldekideak | |
Alaitz Eskudero Leire Etxezarreta Irati Gutierrez Garazi Otaegi | |
Neomak musika taldea 2020an sortu zuten folk taldea da. Haien sustraien haria eten gabe, baina eraberrituta, NEOMAK hitzak dioen gisan, ‘ilargi berriak’ eskaintzera datoz. Orain arte ezarritakoarekin haustera dator, tradiziotik datozen kontu zaharrak, kanta berri bilakatu eta guztien barrenak astintzera datozen zazpi emakume gazte dira. Haien lehen diskoarekin, kontzertu soil bat ez ezik, ikuskizun osatu bat eta zentzumen guztiak dantzan jarriko dituen esperientzia bereizgarri batekin datoz.
Ibilbidea
Gaztetxotan hasita, trikitixa txapelketetan aurkari, nahiz bikote gisa plazara salto egin, eta gerora Kepa Junkerarekin sei bat urtez hara-hona iblitako zazpi Sorginak dira. Etenaldi baten ostean, suaren garrak irauten duela ohartu eta, ilusio handiz, proiektu berri bat jarri dute martxan: NEOMAK.
Soilik bi abesti argitaratu ondoren, 2022 ko udan Euskal Herrian zehar kontzertu ugari eskaini zituzten.
2022ko irailean argitaratu zuten taldearen izena daraman lehen diskoa, zazpi kantuz osatua. "Hamen" eta "Ilargi berriak" izan ziren diskoko singleak[1].
Lana argitaratu ondoren estatuko hainbat lekuetan izan dira biran, Galizian, Madrilen, Bartzelonan edota Malagan esaterako. Baita Hego Korea eta Japonian bira bat egin ere.
AlE (Artistas En Ruta) zikloan zein WOMEX szokan hautatuak izan dira.
Bira amaierarako agurrean, Euskal Herriko hiri eta herrietako antzoki garrantzitsuenak bete dituzte.
2024ko Herri Urrats jaiaren abestia egin zuten: Hor gaude. Martxoaren 10ean aurkeztu zuten eta maiatzaren 12an izan zen Iparraldeko ikastolen aldeko jaia Ortzadarra lelopean, Senpereko aintziran. Bildutako dirua Beskoitzeko ikastola berria eraikitzeko izan zen.[2]
2025eko urtean taldekide batzuk agur esan, eta 4 taldekidek jarraitu dute proiektuaren ibilbidean: Alaitz Escudero Unanue debarra, Leire Etxezarreta Learreta arrasatearra, Irati Gutierrez Artetxe arrasatearra eta Garazi Otaegi Lasarte asteasuarra.
2025eko abuztuan, Boisen euskal diasporaren aitzakian egiten den Jaialdi erraldoian parte hartu dute.
2025eko urrian kaleratu dituzte bi aurrerapen abesti: "Inork ez du berdin egiten negar" eta "Esperantzak".
Azken diskoa "Lazturak Orbain".
Diskografia
- Neomak (2022, Airaka)[3]
Erreferentziak
- ↑ «Irati Gutierrez (Neomak): "Oso gustura gabiltza disko berriaren aurkezpen kontzertuetan" - Arrasate» Goiena.eus (kontsulta data: 2022-10-01).
- ↑ «Herri Urrats 2024ko 'Hor gaude' abestia aurkeztu du Neomak taldeak - Debagoiena» Goiena.eus (kontsulta data: 2025-01-21).
- ↑ «Neomak» www.badok.eus (kontsulta data: 2022-10-01).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









