Share to:

Nhil

Nhil
Nhil taldeko partaideak
Datuak
JatorriaAretxabaleta (Gipuzkoa)
Musika motapop, funk
Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada)2017-
Taldekideak
Sara Alonso (abeslari eta piano-jotzailea)
Beñat Arrieta (gitarra-jotzailea)
Asel Errasti (bateria-jotzailea)
Xabi Zuazabeitia (baxu-jotzailea)
Lia Garai (saxofoi-jotzailea)
Aitor Ruiz de Austri (tronboi-jotzailea)
Badok: nhil Musikasten: nhil
Nhil taldea Aretxabaletako txosnetan.

Nhil Debagoiena eskualdeko (Gipuzkoa) pop-funk musika-taldea da[1]. Aretxabaletan (Gipuzkoa) sortu zen 2017 amaieran[2], eta 2020an kaleratu zuten lehen diskoa: Aztarnak. Urte horretan bertan Gasteizko Txosnetako Banda Lehiaketa irabazi zuten[2].

Taldea Aramaioko (Araba), Eskoriatzako (Gipuzkoa), Arrasateko (Gipuzkoa) eta Aretxabaletako (Gipuzkoa) sei musikarik osatzen dute[2]: Sara Alonso abeslari eta piano-jotzaileak, Beñat Arrieta gitarra-jotzaileak, Asel Errasti bateria-jotzaileak, Xabi Zuazabeitia baxu-jotzaileak, Lia Garai saxofoi-jotzaileak eta Aitor Ruiz de Austri tronboi-jotzaileak[1].

Ibilbidea

2017an, pop-funk estiloko doinuak lantzeko asmoz elkartu ziren Beñat Arrieta gitarra-jotzailea eta Asel Errasti bateria-jotzailea[1]. Sara Alonso abeslari eta piano-jotzailea eta Xabi Zuazabeitia baxu-jotzailea batu zituzten proiektura, eta zenbait abesti konposatu zituzten elkarrekin[1]. 2019 amaieran Lia Garai saxofoi-jotzailea eta Aitor Ruiz de Austri tronboi-jotzailea batu ziren taldera[1].

Aztarnak diskoa

2020an lehen diskoa kaleratu zuen Nhil taldeak: Aztarnak. Eskoriatzako Zaldibar antzokian aurkeztu zuten, 2020ko martxoaren 6an[1]. Diskoak pop, funk eta rock estiloak biltzen ditu[1]. Aretxabaletako Necrosound estudioan grabatu zuten Asel Errasti taldekidearen eskutik, eta Estanis Elorza (Doctor Master) arduratu zen masterizazioaz[3].

Zazpi kantuk osatzen dute diskoa; sei abesti propiok eta Berri Txarrak taldearen Maravillas abestiaren (Payola, 2009) bertsio batek. Diskoa elebiduna da: euskarazko zein ingelesezko kantuak biltzen ditu.

2020an, Gasteizko Txosnek antolatutako Banda Lehiaketaren bigarren edizioan hartu zuten parte[4]. Lehiaketako azken fasean Iruñerriko Baizera! taldearekin, Bermeoko Etxekalte taldearekin eta Gasteizko Red iron squad taldearekin lehiatu ziren, eta irabazi egin zuten[4].

Bizi bagina bezala diskoa

2022ko ekainean bigarren diskoa plazaratu zuen taldeak, Bizi bagina bezala izena duena[5]. Disko berri honen proiektua 2020 inguruan hasi zen garatzen[6]. Bederatzi abestitako diskoa da, hiru euskaraz dira eta sei ingelesez. Mikel Etxaburu, Lide Hernando eta Joseba Aparicio musikarien kolaborazioak izan zituen taldeak[7]. "Dance" izan zen bigarren disko honen aurrerapen singlea[8].

Diskografia

  • Aztarnak (2020, autoekoizpena)[3]
  • Bizi bagina bezala (2022, autoekoizpena)[9]

Erreferentziak

  1. a b c d e f g «Aztarna uzteko asmoz sortu den taldea da Nhil - Debagoiena» Goiena.eus (kontsulta data: 2021-06-13).
  2. a b c GURRUTXAGA, Iker. (2020-09-29). «'Aztarnak' lanarekin aurkeztu dute beren burua 'Nhil' taldekoek» irratia.naiz.eus (kontsulta data: 2021-06-13).
  3. a b «Aztarnak» www.badok.eus (kontsulta data: 2021-06-13).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Zer berri? :: "Aztarnak", Nhil taldearen lehen diskoa» leihoa.info 2020-10-04 (kontsulta data: 2021-06-13).
  5. «Nhil taldearen 'Bizi bagina' lana, jendaurrean "arrakastaz" aurkeztuta - Debagoiena» Goiena.eus (kontsulta data: 2022-06-10).
  6. (Gaztelaniaz) «Bizi Bagina Bezala, Nhil taldearen azken diskoa - Onda Vasca» www.ondavasca.com (kontsulta data: 2022-06-10).
  7. (Gaztelaniaz) Admin. (2022-06-07). «NHIL presenta su primer disco "BIZI BAGINA BEZALA"» LaChicuela.com (kontsulta data: 2022-06-10).
  8. Mondraberri. Nhil taldeak 2. diskoko aurrerapen bideoklipa aurkeztu du: ‘Dance’ | Mondraberri Arrasateko Ataria. (kontsulta data: 2022-08-16).
  9. «Bizi bagina bezala» www.badok.eus (kontsulta data: 2022-06-10).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya