Share to:

Nicolasa García Chicarro

Nicolasa García Chicarro
Bizitza
JaiotzaBilbo1905eko urtarrilaren 17a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaXX. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
JarduerakFrantziako Erresistentziako kidea

Nicolasa García Chicarro (Bilbo, 1905eko urtarrilaren 17a) kontzentrazio-esparru nazietara deportatutako emakume euskalduna izan zen.

Bizitza

Espainiako Gerra Zibila amaitu eta gero, Nicolasak Pirinioak oinez gurutzatu zituen semearekin batera.[1] Neus Catalàri esker dakigunez, nazien aurkako Frantziako Erresistentzian parte hartu zuen, Aude eskualdean, María Linares ezizenarekin.[2][1] Bizikleta eta bonben lapurketekin lotutako ekintzen ondorioz, Vernet de Ariège esparruan sartu zuten eta handik Tolosa Okzitaniako Caserna Caffarelli espetxera aldatu zuten, 1944ko ekainaren 30ean.[3][1] Hiru egunera, Dachauko kontzentrazio esparrura bidali zuten, Jesusa Lesburgeres eta Maria Josefa Sansberrorekin.[3] Bi hilabete beranduago heldu ziren Dachaura, abuztuaren 28an, eta bertan, Nicolasari, 93890 zenbakia eman zioten.[3] Irailaren 2an, emakumeak Ravensbrückera aldatu zituzten, eta Nicolasaren semea ezezaguna den gizonen esparru batera bidali zuten, 19 urte zituen jada.[3] Sansberro bezala, Nicolasa Sachenhausenera aldatu zuten.[3] Ravensbrückeko liburuan hildakotzat jo zuten,[1] baina Foundation pour la Memòire de la Deportation-en arabera, Nicolasa askatu egin zuten.[2] Hala ere, handik atera eta gero izan zuen bizitza ez da ezagutzen.[3][2] Nicolasaren argazki bat ezagutzen da, ustez 60 bat urte ditu bertan.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Alonso, Blanca Calvo. (2024-11-09). «Nicolasa Oliva García Chicharro» Deportadas y olvidadas (kontsulta data: 2025-01-23).
  2. a b c (Katalanez) Ravensbrück, Amical. «GARCIA CHICHARRO, NICOLASA (OLIVA, NICOLASA/LINARES, MARIA)» Amical Ravensbruck (kontsulta data: 2025-01-23).
  3. a b c d e f García Santamaría, Ana. (2016). «Republicanos de Navarra, Gipuzkoa, Álava y Bizkaia en campos de concentración nazis: los olvidados» Antzina: revista de genealogía vasca e historia local (22 (Diciembre)): 4–31. ISSN 1887-0554. (kontsulta data: 2025-01-23).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya