Nise da Silveira
Nise da Silveira (Maceió, Brasil, 1905eko otsailaren 15a – Rio de Janeiro, Brasil, 1999eko urriaren 30a[1]) psikiatra eta psikoanalista izan zen, Carl Gustav Jungen ikaslea. Beti izan zen psikiatriako tratamendu oldarkorren kontrakoa, hala nola elektroshockaren, intsulina terapiaren eta lobotomiaren aurkakoa. BiografiaMaceión jaio zen, 1905ean, familia dirudun batean. Aita Jornal de Alagoas egunkariko kazetari bat zen, eta Colégio do Santissimo Sacramento ikastetxe esklusiboan ikasi zuen. 1921etik 1926 arte medikuntza ikasi zuen Salvador de Bahian, eta graduatzean 157 gizonen artean emakume bakarra izan zen.[2] 1933an, Rio de Janeiron, Serviço de Assistência a Psicopatas e Profilaxia Mental zerbitzuan lan egin zuen. Erizain batek leporatu zion Karl Marxen liburuak zituena, eta berehala espetxeratu zuten. Garai hartan ezkondu zen bere lankide mediku Mário Magalhães da Silveirarekin.[3] 1930eko hamarkadaren erdialdean, erdi klandestinitatean aritu zen lanean, eta Spinozari buruzko jakintzetan sakondu zuen. 1955ean, Cartas à Spinoza argitaratu zuen. 1952an Museu de Imagens e do Inconsciente museoa sortu zuen, eta 1956an Casa das Palmeiras etxea, Rio de Janeiron.[4] Etxe horretan gaixo psikiatriko larriak kanpo paziente gisa tratatzen dituzte, erabat gizarteratzeko helburuarekin. Nise zooterapiaren arloko aitzindarietako bat da. Sariak
Idazlanak
Erreferentziak
Kanpo estekak
|