Share to:

Nuarbe

Nuarbe
 Euskal Herria
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaAzpeitia
Geografia
Koordenatuak43°08′08″N 2°13′52″W / 43.13556°N 2.23111°W / 43.13556; -2.23111
Garaiera152 m

Nuarbe Azpeitia eta Beizama artean dagoen auzoa da. Ibaieder errekak banatzen ditu bi aldeak eta Beizamako aldetik Antsosoro erreka jaisten da. 2024an, 37 biztanle zituen.[1]

Historia

Nuarbeko etxe zaharrenak XVI. eta XVII. mendekoak omen dira. Antzinako Nuarbe osatzen zuten eraikinak ostatua, errota, burdinola edo errementaria, ermita eta zenbait etxe ziren. Ostatuaren lehen aipamenak 1692. urtekoak dira, Erdikoa etxearenak, 1652. urtekoak, eta Alikante izeneko etxearenak, 1647koak. Azken hau, aipatutako urtean Baltasar Ibarguren Urrestillako bikarioarena zen.[2]

Nuarbeko urtegia

1984an amaitu zen 1979an eraikitzen hasitako proiektua. Urtegiak Zarautz, Getaria, Zestoa, Zumaia, Azpeitia eta Azkoitiko herriak urez hornitzeko eraiki zen.[2]

Otarregintza

1960-1970 garaira arte, otarregintza zen nuarbetarren diru-iturri nagusia. Garai batean Nuarben/nuarbetarrek egindakoak ziren Gipuzkoan zehar gehien zabaltzen ziren otarreak.[2]

Demografia

Nuarbeko biztanleria

Nuarbe munduan

Sokatira

Sokatira talde indartsua eta ospetsua dauka herriak, nazioartean hainbat txapelketa irabazi duena. Hori dela eta, auzoan kirol horrekin lotutako museoa ikusgai dago 1995etik.

Bitxikeriak

ETB 1eko Herri txiki, infernu handi telebista saioko 5. denboraldiko zortzigarren programa Beizaman izan zen. Momentu batean Nuarbetik ere pasa zen Mikel Pagadizabal, saioko aurkezleetako bat, eta bi nuarbetarrekin ibili zen berriketan, haietako bat Juan Zabaleta Txistu otarregilea.

Auzokide ezagunak

Erreferentziak

  1. Komunikazioa. «Auzo eta Bazterrak - Azpeitiko Udala» azpeitia.eus (kontsulta data: 2024-10-07).
  2. a b c Azkune, Laxaro. (2015). Oroimen bizia. Azpeitiko auzoak XX. mendean. Azpeitia Udala, 207-221 or..
  3. «Xiriako Gurrutxaga nuarbetar puntista ohia hil da - Azpeitia» azpeitiaguka.eus (kontsulta data: 2025-08-12).
  4. «Esquelas y Necrologicas | Azpeitia | Juan Zabaleta Aramendi | diariovasco.com» canales.diariovasco.com (kontsulta data: 2025-08-12).

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya