Nubia Beherea
| Nubia Beherea | |
|---|---|
| Mota | eskualde geografikoa |
| Geografia | |
Nubia Beherea (Wawat ere deitua)[1][2] Nubiako iparraldeko eskualdea da, ia egungo Nasser aintzirarekin bat egiten zuena. Eskualdea Asuango urtegiaren eraikuntzaren ondorioz urpean dago orain.
Nubia Beherean egiptoarrak egurrez hornitzen ziren, ebanoz batez ere, eta Nilo ibaian zehar garraiatzen zuten txalupen bidez, horietako batzuk bertan eraikitzen zituztelarik.
Lehenengo eta bigarren ur-jauzien artean dago, eta lur emankorreko eremu handiak ditu. Hauexek dira emankorrenak:
- Dakka inguruko lautada, el-Allaqi uadiaren bokalean,
- Toshka, Abu Simbeldik iparraldera,
- Hegoaldeko eskualdea.
Beste leku batzuetan harea eta harriak baino ez zeuden.
Buhen
Buhen kokalekua, Bigarren Ur-jauzian, Snefru Egiptoko IV. dinastiako faraoiak sortu zuen, Nubia babesteko postu aurreratu bezala. Inskripzio ezberdinek erakusten dute 200 bat urtez habitaturik izan zela, V. dinastiaren amaiera arte.
Sesostris III.ak (XII. dinastia) berriz erabili zuen. Faraoiak gotorleku batzuk sortu zituen (bata bestearengandik distantzia gutxira, seinaleak ikus zitezen), hauetatik iparraldekoena Buhen zelarik. Gotorleku horien helburua zura eta beste merkantzia batzuk garraiatzen zituzten karabanak babestea zen. Kuxekoek XIII. dinastiaren garaian konkistatu zuten eta Amosisek berriro berreskuratu zuen.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Coates, Ta-Nehisi. (2009-12-11). «The Gathering Of My Name» The Atlantic.
- ↑ (Ingelesez) Ferreira, Eduardo. (2019-01-05). «The Lower Nubian Egyptian Fortresses in the Middle Kingdom: A Strategic Point of View» Athens Journal of History 5 (1): 32. doi:..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









