Nydia Quintero
| Nydia Quintero | |||
|---|---|---|---|
1978ko abuztuaren 7a - 1982ko abuztuaren 7a ← Cecilia Caballero Blanco (en) | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Neiva (en) | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Bogota, 2025eko ekainaren 30a (92 urte) | ||
| Heriotza modua | berezko heriotza: arnas gutxiegitasuna | ||
| Familia | |||
| Ezkontidea(k) | Julio César Turbay Ayala (1948 - 1983) Gustavo Balcázar Monzón (en) | ||
| Seme-alabak | |||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | community leader (en) | ||
| Jasotako sariak | |||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | |||
Nydia Quintero Turbay de Balcázar (Neiva, Huila, Kolonbia, 1931ko urriaren 22a – Bogota, Kolonbia, 2025eko ekainaren 30a)[1] libanoar jatorriko buruzagi zibiko eta filantropoa izan zen.[2] Kolonbiako lehen damaren protokoloko kargua hartu zuen 1978 eta 1982 urteen artean, Julio Cesar Turbay Ayala presidentearekin ezkontzarengatik.[3][4]
Irabazi asmorik gabeko Solidaridad por Colombia Fundazioaren sortzaile eta zuzendaria izan zen 1975 urtetik 2016 urtera. 1979 urtetik Elkartasunaren Ibilaldia deiturikoa egiten hasi zen. Ongintzazko ekitaldi horretan, artisten karabana bat egiten da Bogota hirian, karrozen desfile batean. Geroago, gainera, oinezko lasterketa bat eta musika-jaialdi bat ere egin dira. Fundazioaren gizarte-programetarako dirua biltzeko helburua du, hezkuntza, haurren osasuna eta nerabeen osasuna ardatz dituena.[5]
Diana Turbay alaba, kazetari ospetsua, 1990 urtean bahitu zuen Pablo Escobar narkotrafikatzaileak, eta 1991 urteko urtarrilean hil zuten, erreskate-saiakeran porrot egin ostean. Hilketak hunkitu egin zuen herrialdea. Quintero, Cesar Gaviria orduko presidentea konbentzitzen saiatu zen erreskate saiorik ez egiteko, eta, hil ostean, alabaren heriotzaren errua egotzi zion.[6]
2025 urteko ekainean Miguel Uribe Turbay bilobak, bere alaba Dianaren semeak, bere bizitzaren aurkako atentatua jasan zuen. Aste batzuk geroago, Nydia Quintero hil egin zen, adinarengatik arazoak zituen eta.[7]
Bizitza
Familia
Nydia Quintero Turbay Neivan jaio zen, Huila departamenduan, 1931n, Libanoko etorkinen familia tradizional batean. Nydia Jorge Quintero Céspedes eta Adhalía Turbay Ayalaren alaba zen.[8] Ama Libanoko Antonio Amín Turbay xekearen, Tanaoureko kristau noble naturalaren alaba zen eta Cartagenan kokatu zen, Rafael Núñez presidentearen lagun eta bazkide eginez, eta gero Bogotan errotu zen, non Rosaura Ayala kolonbiarrarekin ezkondu zen.[2][9][10] Bigarren ezkontzan, bere ama Jorge Vargas Alkolarekin ezkondu zen.[11][12]
Bere osaba Anibal Turbay Ayala abokatua izan zen, haren seme Anibal Turbay Bernalek Kolonbiako narkotrafikatzaileekin tratuak zituen 80ko hamarkadaren hasieratik, eta izatez, Virginia Vallejo García kazetariarekin konprometitua zegoen, Pablo Escobar Nápoles izeneko etxaldean ezagutu zuten denboran, 1982ko hasieran.[13][14][15][16] Anibal horren anaia, Gabriel Turbay Bernal, Paola Turbay Gómez 1992ko aktore, aurkezle eta Virreina Universalen aita da;[17] haurridtako bat Juan Gabriel Turbay musikaria da, Andrés Cepeda musikariaren Poligamia taldeko kidea.[18][19]
La Presentación de Neiva ikastetxean ikasi zuen, Funza herriko moja dominiko tertziarioekin, eta Bogotako El Rosario mojen ikastetxean. Aita hil ostean, Neivako Antonia Santos Emakumeen Lizeo Nazionalean ikasketak jarraitzeko beka jaso zuen Nydiak.[20][21]
Heziketa horrek eta aitaren heriotzak behartsuenekiko enpatia-sentimendua sortu zioten; izan ere, kontatzen duenez, amarekin batera joaten zen behartsuei, uholdeek eta era guztietako hondamendi naturalek kaltetutako pertsonei elikagaiak eta tresnak eramatera, eta bakarrik zeuden pertsonei edo gaixorik zeuden adineko pertsonei laguntzera.[22]
16 urte zituela, ezkondu baino lehen, 1948 urteko apirilaren 9an Jorge Eliécer Gaitán abokatu eta lider liberalaren hilketaren ostean sortutako El Bogotazoko gertaeren zuzeneko lekukoa izan zen, izan ere, Colon Antzokian zegoen, San Carlos Jauregiaren aurrean, bere ballet klaseetan, eta gertaerak magnizidioaren kale gutxitara.[3]
Solidaridad por Colombia Fundazioa (1975-)

Senarraren lan politiko eta diplomatikoak herrialdea zeharkatzeko aukera eman zion, baita baliabide gutxiko kolonbiarren beharrak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere. Gainera, 60ko hamarkadan Oliverio Lara eta Harold Ederren bahiketek zirrara handia eragin zioten.[23]
Horregatik, 1975 urtean, bere alaba Dianarekin batera, Kolonbiaren aldeko Solidaridad Fundazioa sortu zuen, irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa, hezkuntza-programetan baliabide gutxiko kolonbiarrei laguntzeko, Kolonbiako pertsona ospetsuen eta filantropoen babesarekin. Nydiak hauxe esan zuen:
«Jende asko kutsatu nahi nuen, herriaren hezkuntza eta bakearen alde solidarioak izan zitezen.» Nydia Quintero, 1975
Bere jarduera filantropikoak senarraren proselitismo politikoarekin ez nahasteko (1977 urterako presidentetzarako hautagaitza prestatzen hasi zen), Nydiak Fundazioaren jarduerak eten zituen. 2001 urtean deklaratu zuenez, nahiz eta bere lagunekin eta senarrarekin golfean eta bridge karta-jokoan lagunekin eta senarrarekin aritzen zen,[24] zaletasun horiek alde batera utzi eta fundazioari denbora osoa eskaini zion.[23]
Kolonbiako lehen dama (1978-1982)
1978 urtean, senarra, Julio Cesar Turbay, Kolonbiako presidente izendatu zuten matxinadaren aurka gogor egingo zuela hitzemanez, eta urte horretako abuztuaren 7an hartu zuen kargua. Handik urte batzuetara, Nydiak honelaxe deklaratu zuen lehen dama gisa izan zuen lanari buruz:[22]
«Presidenteari laguntzea zen nire egitekoa, jendearengandik gertu egotea, haren arazoak ezagutzea… Kontziente nintzen gauza asko egin nitzakeela, asmatuz, ez baitzegoen inongo gidalerrorik. Lehen damaren jarduera bakarra Familia Ongizaterako Kolonbiako Institutuko buru izatea zen.»

ICBFren (Familia Ongizaterako Kolonbiako Institutua) buru gisa, erakundeak eskaintzen zuen arreta 16 urtetik beherakoei zabaldu zien, ordura arte 7 urtetik beherakoei baino ez baitzitzaien ematen laguntza, eta, horrez gain, haurren lana arautzeko lege bat sustatu zuen Kolonbiako Kongresuan, eta 3 zentro komunitario zabaldu zituen Bogotako muinoetan, urte batzuk lehenago eraikitzen hasi zirenak. Bere alaba Diana, bere aldetik, Turbay presidentearen idazkari pribatua bihurtu zen.[22]

1979 urteko abuztuaren 31n bere sorrera ofizialdu zuen, eta urte bereko urriaren 12an «la Caminata de la Solidaridad (euskaraz: Elkartasunaren Ibilaldia)» instituzionalizatu zuen, bogotarrei birsorkuntza eskaintzeko eta dirua biltzeko.[23][25] Handik aurrera, abuztuko azken igandean egiten da.[4] Ekitaldi horretan, karrozen desfilea izaten da pertsona eta artistekin Bogotako zazpigarren lasterketan edi zazpigarren etorbidean, Solidaridad por Colombia fundazioaren laguntza-programak finantzatzeko dirua biltzeko, eta osasunera, gizarte-ongizatera eta hezkuntza arlora ere zabaltzeko.[23]
Fundazioaren bitartez, Nydiak oso lan aktiboa egin zuen Kolonbiako gobernuaren programa sozialetan, Kolonbiako Lehen Dama bezala.[3] 1979 urteko abenduan, Nariñoko Etxea tsunamiak kaltetutakoentzako bilgune bihurtu zuen Tumacon, eta hara joan zen pertsonalki, tragediatik bizirik irten ziren haurrak babesteko.[22][26] Gertaera horien guztien urte berean, Espainiako monarkiak Isabel Katolikoaren Ordenaren Gurutze Handia eman zion, munduko gizarte-lanaren erreferente gisa.[27][28][29]
Turbayren presidentetza ostea
1982 urteko abuztuaren 7an bere senarrak agintea eman zuen arren, Nydiak bere filantropia lanarekin jarraitu zuen. Kolonbiako pertsonalitateez gain, Elkartasunaren Ibilaldiak urtero nazioarteko pertsonaiak bildu zituen, besteak beste, Cantinflas komediante mexikarra 1980 urtean, El Chavo del Ocho programa mexikarreko antzezlea 1981 urtean, Puerto Ricoko Menudo taldea 1983urtean, Pelé futbol jokalari brasildarra 1984 urtean, ikuskizuneko beste pertsona askoren artean.[30] Luis Carlos Galanen hilketarengatik izan ezik, 1989ko abuztuaren 18an (segurtasun arrazoiengatik ibilaldia bertan behera geratu zen),[21] ibilbidea etenik gabe egin da.[25]
Diana Turbayren hilketa

1990eko abuztuaren 30ean, Diana Turbay alaba kazetari taldearekin batera bahitu zuen Pablo Escobar narkotrafikoaren kapoak, bere sikarioek Criptón albistegirako ELNko komandantea zen Perez Apaizarekin ustezko elkarrizketa bat lortzearekin engainatua izan ostean, eta horrekin batera M-19arekin hilabete batzuk lehenago egindako bake prozesu bati hasiera eman zion, non Diana eta bere aita Turbay presidente ohiak esku hartu zuten. Bahiketa Escobarren estrategia baten parte izan zen, Ameriketako Estatu Batuekin sinatutako Estradizio Itunaren erorketa presionatzeko.
Nydiak Diana ez erreskatatzeko behin eta berriz eskatu zuen arren, Kolonbiako armadak operatiboak hasi zituen kazetaria askatzeko, eta Antiokiako lursail batean kokatu zuten. Han, gertaera nahasgarrietan, zauritua izan zen sabelean, eta 3 ordu geroago hil zen Medellingo ospitale batean, 1991 urteko urtarrilaren 25ean. Krimenak herrialdea hunkitu zuen, eta gobernuak erreskatean izan zuen erantzukizuna eztabaidatua izan da, Gaviria presidenteak beti ukatu baitzuen erreskate-ekintza baimendu zuenik, bere gurasoek behin eta berriz eskatu ziotela eta.[31]
Dianaren hileta nazio mailako gertakari handia izan zen. Gertaera horien ondorioz, Kolonbiako Solidaridad por Colombia Fundazioak beka programa bat sortu zuen bere omenez, familia behartsuetako ikasleentzat.[3] Diana alaba hil zenez geroztik, Nydiak doluz janztea erabaki zuen betiko.[32]
Azken urteak eta heriotza
2016 urteko irailean Nydiak bere biloba Maria Carolina Hoyos Turbayri, Diana Turbay bere alaba zenaren alaba zaharrenari, eman zion fundazioaren lehendakaritza.[33]
Bere bizitzako azken urteetan, Nydiak zahartzaroko dementzia izan zuen eta gutxitan hitz egiten zuen. Bere familiaren arabera, zenbait hilabetetan «egin beharrekoa egin behar da» esaldia baino ez zuen errepikatzen, baina bizitzako azken hilabeteak isilik eman zituen.[34] 2025 urteko ekainaren 7an, bere bilobaren aurkako atentatua baino minutu batzuk lehenago, bere familiak kontatutakoaren arabera, Quinterok zaintzen zuen erizainari esan zion «Trapito zuri bat jarri behar zaio buruan Migueli» erizain harrituak senideei komentatu zien, minutu batzuk beranduago Uribe Turbayk bi bala kolpe jaso zituen buruan. Nydiaren egoera mentala zela eta, familiak ez zion espresuki bilobarekin gertatutakoaren berri eman.[34][6]
Miguel Uribe Bogotako Santa Fe Fundazioaren ospitalean sendatzen ari zen bitartean, Nydia erakunde berean sartu zuten osasun arazoak zirela eta. Egun batzuk geroago hil zen, 93 urte zituela.[7] Bere gorpua Bogotako Kapitolio Nazionalean erakutsi zuten ganbera suharrean, 2025eko uztailaren 2ra arte.[35]
Bizitza pertsonala
Ezkontzak eta seme-alabak
Lehen ezkontza

1948 urteko uztailaren 1ean, 16 urte zituela, Nydia Bogotan ezkondu zen bere amaren aldeko osabarekin, Julio César Turbay Ayala, 32 urtekoa. Turbay Kolonbiako Alderdi Liberaleko Ordezkarien Ganberako kidea zen orduan.[3]
Bere lehen ezkontzatik lau seme-alaba izan zituen, Diana (kazetari eta aktibista politikoa, Indar Publikoaren eta Medellingo Karteleko bahitzaileen arteko liskar batean bahitua eta eraila), Claudia kazetari eta diplomazialaria, Maria eta Julio Cesar Turbay Quintero politikaria, Errepublikako kontrabalio jenerala izan zena.[3]
Bere alaba, Diana, Miguel Uribe Londoño enpresariarekin izan zuen haurra, Miguel Uribe Turbay politikari uribista eta senataria, 2025ean atentatu bat jasan zuena, 2026ko hauteskundeetarako presidentetzarako hautagaitza aurkezteko ekitaldi publikoetan. Diana alaba hil ostean, Nydiak garrantzi handia izan zuen haren Maria Carolina eta Miguel seme-alabak hazten. Seme-alaba horiek banandu egin zituzten ama hil eta gero, aita ezberdinen seme-alabak ziren eta. Quintero bilobek harreman hurbila izan zezaten saiatu zen.[36]
Bigarren ezkontza
1983 urtean, Nydia eta Turbay presidente ohia dibortziatu egin ziren, eta bera berriro ezkondu zen Gustavo Balcazar Monzon politikari liberal eta presidente ohiarekin, eta harekin ezkonduta egon zen 2025ean hil zen arte. Ezkontza, ordea, 1986 urtera arte ez zen kanonikoki baliogabetu, Joan Paulo II.a Aita Santuak berak ezkontideen odolkidetasuna zela-eta, ezkontzaren deuseztasuna frogatuta aurkitu zuenean. Gero, Turbay Amparo Canal Sandoval idazlearekin ezkondu zen, Leonardo Canal jeneralaren amaginarreba eta ondorengoa zena.[3]
Ohorezko goraipamenak
- Isabel Katolikoaren Ordenako Gurutze Handiko Dama (1979).

Erreferentziak
- ↑ Romero, Juan. (2025-06-30). Murió Nydia Quintero, abuela de Miguel Uribe Turbay. Bogotá.
- ↑ a b Semana. (1994-10-17). «EN BUSCA DEL PARAISO» Semana.com Últimas Noticias de Colombia y el Mundo.
- ↑ a b c d e f g «Nydia Quintero de Balcázar» enciclopedia.banrepcultural.org.
- ↑ a b «Nydia Quintero, Una Vida al Servicio» solidaridadporcolombia.org.
- ↑ «Nuestra Historia» solidaridadporcolombia.org.
- ↑ a b «El día que Nydia Quintero culpó a César Gaviria por la muerte de su hija Diana Turbay» pares.com.co.
- ↑ a b «Falleció Nydia Quintero de Turbay, abuela de Miguel Uribe y ex primera dama de Colombia» El Tiempo.
- ↑ Semana. (2004-10-10). «Las mil y una historias» Semana.com Últimas Noticias de Colombia y el Mundo.
- ↑ «Julio César Turbay Ayala, ex presidente de Colombia - obituarios - elmundo.es» www.elmundo.es.
- ↑ «Familia ANTONIO AMIN TURBAY en Colombia» www.genealogiasdecolombia.co.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Adriana Chilito. (2024-11-11). La historia de cuándo llegó EL CLAN TURBAY a Colombia / Capítulo del #Documental. .
- ↑ «Julio César Turbay Ayala» Enciclopedia | La Red Cultural del Banco de la República 2021-10-12.
- ↑ Lancheros, Katherine. (2024-04-19). «El oscuro pasado de las familias Turbay y López: estos son los personajes que están en la lista negra revelada por Estados Unidos» infobae.
- ↑ Caicedo, Maylor. (2024-04-17). «Las “tragedias familiares” de la élite colombiana» Blogs El Espectador.
- ↑ Tercer Canal. (2025-04-09). Anibal Turbay Bernal era el Mozo de Virginia Vallejo, la periodista que enamoró a Colombia. .
- ↑ Benedetti, Neiser. (2024-04-16). «’Lista negra’ de Estados Unidos incluye nombres de varios políticos colombianos» GS NOTICIAS.COM.
- ↑ Gómez, Licsa. (2025-06-11). «Paola Turbay, prima de Miguel Uribe, reapareció con emotiva petición tras 72 horas del atentado que lo mantiene en la UCI» infobae.
- ↑ «Música Original | Juan Gabriel Turbay | United States» Juan Gabriel Turbay.
- ↑ Tiempo, Redacción El. (1998-06-05). «JUAN GABRIEL TURBAY, UN POLÍGAMO EN SOLITARIO» El Tiempo.
- ↑ RCN, Noticias. (2025-06-30). «El legado que deja Nydia Quintero, la dama de la solidaridad» Noticias RCN.
- ↑ a b Pardo, Jhoan. (2025-06-30). «Quién fue ‘mamá Nydia’, abuela de Miguel Uribe y pionera de la solidaridad en Colombia: “La satisfacción de haber podido dar la mano”» infobae.
- ↑ a b c d «Nydia Quintero, Una Vida al Servicio» Solidaridad por Colombia.
- ↑ a b c d Cerón, Rafael Quintero. (2025-06-30). «Falleció Nydia Quintero: la ‘señora solidaridad’ que fue ejemplo de valentía y amor» El Tiempo.
- ↑ Del corbatín y otras aficiones. .
- ↑ a b «En alternancia se viene realizando la edición 43 de la Caminata de la Solidaridad por Colombia» infobae 2021-09-10.
- ↑ Vargas, Keyla Ospino. (2025-06-30). «Nydia Quintero, la mujer que hizo de la solidaridad una forma de vida» ELHERALDO.CO.
- ↑ Ríos, Brian Ferney Valencia. (2025-06-30). «Murió la ex primera dama Nydia Quintero, abuela de Miguel Uribe y creadora de la Fundación Solidaridad por Colombia» El Colombiano.
- ↑ Molina, Felipe. (2025-06-30). «Muere Nydia Quintero de Turbay, abuela de Miguel Uribe y exprimera dama de Colombia a los 93 años» Diario AS.
- ↑ «Homenaje: ¿Quién fue Nydia Quintero, una de las mujeres más solidarias en la historia de Colombia?» Agenciapi.co 2025-06-30.
- ↑ «Así nació la Caminata de Solidaridad por Colombia» solidaridadporcolombia.org.
- ↑ «Ultimada en un rescate la periodista Diana Turbay Quintero - Centro de Memoria, Paz y Reconciliación» centromemoria.gov.co.
- ↑ «Miguel Uribe Turbay, Desnúdate con Eva» Desnúdate con Eva en YouTube.
- ↑ «Línea de tiempo» solidaridadporcolombia.org.
- ↑ a b «El enigmático y premonitorio pedido de abuela de Miguel Uribe Turbay minutos antes del atentado: 'Trapito blanco'» El Tiempo.
- ↑ Torres, Tania Alejandra Hernández. (2025-06-30). «Falleció Nydia Quintero Turbay: le harán cámara ardiente en el Capitolio Nacional» El Tiempo.
- ↑ «Entrevista a María Carolina Hoyos» W Radio en YouTube.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









