Nyuserra-Iny
| Nyuserra-Iny | |||||
|---|---|---|---|---|---|
← Shepseskara - Menkauhor →
← Neferefra-Isi - Menkauhor → | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | K.a. XXV. mendea | ||||
| Herrialdea | Antzinako Egipto | ||||
| Heriotza | K.a. 2430 ( urte) | ||||
| Hobiratze lekua | Pyramid of Nyuserre Ini (en) | ||||
| Familia | |||||
| Aita | Neferirkara | ||||
| Ama | Khentkaus II.a | ||||
| Ezkontidea(k) | Reptynub (en) | ||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||
| Haurrideak | ikusi
| ||||
| Leinua | Egiptoko V. dinastia | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | estatu-politikaria | ||||
Nyuserra-Iny Egiptoko V. dinastiako faraoi bat izan zen, K. a. 2420 eta K. a. 2380 bitartean gobernatu zuena Jürgen von Beckerathen arabera.
Neferirkara Kakai eta Khentkaus II.aren balizko semea zen, Reput-Nebu eta Khentikusekin ezkondua egon zen eta bere semea Khamerernebti izan zen.
Sexto Julio Afrikanok Manetoni kopiatuz, Rathures deitzen du eta 44 urteko erregealdia ematen dio. Bere Eguzki Tenpluaren idazkunen arabera 30 urteko erregealdia izango zuen agian. Zati askotan kaltetua dagoen Turineko Errege Kanonak 10 urte baino gehiagoko erregealdia erakusten du. Abidoseko Errege Zerrendan Nyuserra bezala erregistratua dago.
Bere erregealdian eguzkiaren gurtzak bere dizdirarik handiena izan zuen eta goi funtzionarioek botere asko lortu zuten, hilobi handi eta ondo apaindutakoetan lurperatuak izanik.
Nyuserrak Punt lurraldearekin komertziatu zuen, Gebel el-Asreko gneiss meatzeak eta Uadi Magharako turkesa meatzeak esplotatzea agindu zuen eta Sinain eta libiarren aurkako kanpainak antolatu zituen.
Eraikinak
Bere Eguzki Tenplua Abu Guraben (Abusirretik iparraldera) eraikitzea agindu zuen, V. dinastiako tenplurik handiena eta erabat harriz eraikitako bakarra.
- Eguzki Tenplua, 20 metroko idulki baten gainean dagoen 36 metroko obelisko batekin, harzurizko aldaredun patio bat, ofrenda kapera, Urtaroen Ganbera (Nyuserraren irudikapenekin Heb Sed jaian, urtaroen eta Egiptoko eskualdeenak), eguzki txalupa handi bat eta biltegiak.
- Haraneko tenplua galtzadara iristeko arkupe monumental bat zen harresi sendoko barruti baten barnean.
- Galtzada (100 metro inguruko luzera duena) bi tenpluen artean.
Hil Multzo bat eraiki zuen Abusirren, bere piramideak osatutakoa, baita hil tenplu bat ere, galtzada baten bidez Haraneko tenpluarekin lotua.
- Piramidea, 52 metroko altuera duena eta kareharriz egina, Abusirren eraikitako azkena, hil ganberarekin eta gurtza piramide batekin.

- Hil tenpluak (piramidetik ekialdera) papiro formako kapiteldun granitozko zutabeekin arkupetutako patio bat eta izarrez apainduriko sabai bat zituen, harzurizko aldare bat, kaperak eta biltegiak.
Nyuserrak Neferirkara-Kakairen Haraneko Tenplua bereganatu zuen eta Sahuraren Eguzki Tenpluko blokeak berrerabili zituen.
Bere garaiko testigutzak
- Shepsep-ib-Ra izeneko piramidearen eta Eguzki Tenpluaren multzoa, Abu Guraben
- Idazkunak Uadi-Magharan (Sinai) (Gardiner/Peet/Cerný)
- Faienzazko plaka Satisen tenpluan, Elefantina (Dreyer)
- Biblosen aurkitutako objektua (Dunand)
- UC11103 zigilua (Petrie Museoa)
| Aurrekoa Neferefra-Isi |
Egiptoko faraoia Egiptoko V. dinastia |
Ondorengoa Menkauhor |
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









