OLY
OLY ([ˌoʊɛlˈwaɪ])[1] Olinpiar Jokoetan parte hartu duten kirolari erregistratuei ematen dizkien titulua (izen-abizenen ondoko letrak) da. Ekimen hau 2017an jarri zen abian, eta 2022an, PLY titulua ezarri zen Paralinpiar Jokoetako parte-hartzaileentzat.[2][3]
Historia
2017ko azaroan, Nazioarteko Olinpiar Batzordearen 8. Nazioarteko Kirolarien Foroan, Munduko Olinpiar Elkarteak, Nazioarteko Olinpiar Batzordearen Kirolarien Batzordearen laguntzarekin, OLY titulua ezartzeko ekimena iragarri zuen. Ekimen horrek Olinpiar Jokoetako parte-hartzaileei OLY letrak erabiltzeko aukera ematen die beren izenaren ondoren edozein dokumentu ofizialetan. Tituluaz gain, kirolariek Munduko Olinpiar Elkarteko ziurtagiria jasotzen dute titulua erabili ahal izateko eskaera egiten dutenean. Ekimena Jokoetan lehiatu diren eta Karta Olinpikoaren eta Munduko Olinpiar Elkartearen Jokabide Kodearen balioak eta praktikak betetzen dituzten kirolari guztientzat dago irekita. Thomas Bach Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidente eta urrezko domina olinpikoa irabazi zuen eskrimalari ohia izan zen OLY titulua erabiltzeko baimena lortu zuen lehen atleta.[2][4] Bost eguneko epean, 1.000 kirolari baino gehiagok eman zuten izena.[5]
Munduko Olinpiar Elkarteko presidente Joël Bouzouk hau esan zion Around the Rings hedabideari: «Olinpiar izatea doktoretza egitea bezalakoa dela aitortzeko garaia da. 10 urte behar dira. Iraunkortasunari buruz ikasten duzu, ekitateari buruz, joko garbiari buruz. Horren adibide zara gizarte osoarentzat».[6]
OLY titulua sortu zenetik bi urte eta erdi igaro ondoren, 14.000 olinpiar baino gehiagori titulu hau erabiltzeko baimena eman zitzaien, eta «[OLY tituluaren] komunitate globala haztea» Munduko Olinpiar Elkartearen lehentasuna izaten jarraitu du.[7]
2022an, PLY izen-abizenen ondoko letrak ezarri ziren Paralinpiar Jokoetan parte hartu duten kirolarientzat.[3]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «What is OLY» World Olympians Association 2019-08-09 (kontsulta data: 2026-05-15).
- ↑ a b (Ingelesez) «OLY post-nominal letters to honour Olympians» World Olympians Association 2017-11-11 (kontsulta data: 2026-05-15).
- ↑ a b (Ingelesez) Lloyd, Owen. «Paralympians eligible to apply for PLY post-nominal title as first recipients named» Inside the Games 2022-02-24 (kontsulta data: 2026-05-15).
- ↑ (Ingelesez) «Athletes guilty of doping or bringing sport into disrepute will be barred from "OLY" lettering, WOA reveal» Inside the Games 2017-11-13 (kontsulta data: 2026-05-15).
- ↑ (Ingelesez) «More than 1000 Olympians register for OLY» International Sports Press Association 2017-11-16 (kontsulta data: 2026-05-15).
- ↑ (Ingelesez) «ATR First: A New Honor for Olympians Only» Infobae 2021-07-12 (kontsulta data: 2026-05-15).
- ↑ (Ingelesez) «Olympians and NOAs get creative to boost OLY sign ups» World Olympians Association 2020-06-04 (kontsulta data: 2026-05-15).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









