ORCIDORCID iD (Open Researcher and Contributor ID ingelesez) jabetzarik gabeko kode alfanumeriko bat da, argitalpen zientifikoen egileak identifikatzeko erabiltzen dena.[1][2][3][4][5] Arazo bat gertatzen da egile baten ekoizpen osoa bildu nahi denean, bizitzaren zehar egile baten argitalpenetan egile-izen diferente batekin azal daiteke. Izena aldatu duelako, idazkera sistema diferente batean idatzita dagoelako, ezkontzean izena aldatu duelako... ORCID kode honek pertsonak identifikatzeko modu iraunkor bat ematen du, antzekoak dira jakintza-edukiekin lotutako entitateak erreferentziatzeko sortu izan diren objektu-identifikatzaile digitalak (DOI, Digital Object Identifier)[6]. ORCID erakundeak, ORCID Inc., erregistro ireki eta independente bat eskaintzen du, de facto estandarra izan nahi duena argitalpen akademikoetako egile-identifikazioa egiteko. ORCIDek 2012ko urriaren 16an abian jarri zuen bere erregistro-zerbitzuak[7][8] eta hasi zen erabiltzaile-identifikatzaileak erabiltzen. Hamasei digituk osatzen dute ORCID bat[9]. AdibideakStephen Hawking britaniar fisikari eta astronomoaren ORCID identifikatzailea 0000-0002-9079-593X da[10]. Erreferentziak
Ikus gaineraKanpo estekak |