Oburu
| Oburu | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 1.240 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°56′53″N 2°21′42″W / 42.94799°N 2.36159°W |
| Mendikatea | Urkilla mendilerroa |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Mendizaletasuna | |
| Ohiko bidea | Galarreta/Gordoa/Narbaixa/Arriola/Arantzazu |
| Mendikat | Mendikat |
Mendi hau, Urkilla mendilerroan dagoen hirugarren mendirik garaiena da. Malkorra mendiaren bikia da. Bi hauek, 1.190 metrora dagoen lepo batek bereizten ditu. Oburu, tontorreraino, pagadiz estalita dago.
Irispideak
Arriolatik edo Gordoatik abiatzen da, ohiko bideetako bat. Arriolatik abiatuta, Narbaixako zerra osatzen duten lehen muinoak igaro behar dira, Ezkarzarana lepotik, eta Malkorraren magalera igo Urkitzako lepo bikoitzaren bila, mendebaldean dagoen Napar Basoko Punta eta Obururen artean. Gordoatik, Arriolatik doan bidera joan daiteke, baina Malkorrako labarra ere har daiteke, Burdinkurutz lepora heltzeko
Beste bide bat, Arantzazutik doa. Hemendik, lehenik, Urbiarantz abiatu behar da. Urbiako jatetxetik, Lazkaolatzara abiatu behar da. Mendebaldetik Petrinaitz inguratuz, eta Lengokoaitzen azpitik igaroz, Burdinkurutz lepora heltzen da. Hemendik heltzen da tontorrera, bidearen ezkerrean dagoena.
Arantzazutik joanda, badago aurrekoa baino bide hobe bat, mendilerroko basorik zabalenetako bat eta hoberen kontserbaturikoetako bat ezagutzea ahalbidetzen duena. Arantzazutik, Urbiaranzko bidea hartu behar da, baina, goraxeago dagoen aparkalekuan, Urkullu errekarantz jaitsi behar da. Haizpitarte bat zeharkatu behar da, Gazteluaitzen magalean, eta Iturrigorrin sartu behar da. Bidea jarraitu behar da, Zurkuntz lepora doan desbideraketa eskuinetara utziz. Handik gutxira, Arbelgaizto urtegira heltzen da. Handik gutxira hasten da Oburuko bidea, pagadia igarotzen duena, Burdinkurutz lepora eta Urkitza leporako bidean.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










