Share to:

Ohiko egostea

Salda prestatzen ohiko egoste eran

Ohiko egoste teknika ur, salda, esne edo likido baten irakinaldiari esker osagaia egosteari esaten zaio.

Gure etxeetan, hau da gehien erabili den egosketa mota . Ohiko egoste teknikak, hiru ataletan banatzen dira. Likido hotzetik, nahiz likido irakinetik abiatutakoak eta Ingeles erara eginikoak.

Likido hotzetik abiatutako prestaketak.

Ur edo salda + egosteko osagai nagusia+ lagungarri zaporetsuak.
  1. Likido hotzetatik abiatuko da, osagaien zaporea likidoan amaitzea nahi denean. Saldak edo infusioak egiterakoan. Kasu hauetan amaieran gatzatu behar da.
  2. Jaki edo osagaia edo honen zati bat, egostean desegiterik, puskatzerik edo zatitzerik nahi ez denean. Odolkiak, mondejuak, txorizoa, arrautza, abakandoa, txangurroa, buia, patata. Kasu hauetan bai aldez aurretik gatzatu behar da.
  3. Eragin fisikoetatik osagaia egostean fekula hobeto askatzea nahi denean. Patatak adibidez, kasu honetan ere hasieran gatzatu behar da.
  4. Egostean usain gogorreko haragien lurrina leundu nahi denean.Txerri hankak, txahal muturrak, tripakiak, mingaina.....Hasieran gazitu.

Hainbat aholku

Likido edo salda kantitatea ondo neurtu, gehiegi izan ez dezan. Likido gutxi jarriz gero, errazago konpon edo zuzen baitaiteke. Irakina beti su baxuan egin. Denborak ez dira finkoak izango eta osagaia momenturo aztertu, egina dagoen edo ez jakiteko.

Likidido irakinetik abiatutako prestaketak

Pasta egosten
Irakiten dagoen likidoa + gatza+ osagaiak nagusia+ lagungarriak aukeran.
  1. Osagai nagusiaren zaporea gorde edo hobetzea nahi denean. Arraiak eta haragiak orokorrean.Legatza, oilaskoa.
  2. Egosketa denborak ongi kontrolatu eta gehiegi egiterik nahi ez denean. Arroza, pasta, barazkiak.
  3. Eragin fisikoengatik ur berotatik abiatuta hobeto egosten denean. Garbantzuak.

Hainbat oholku

Zaporea osagaiak mantentzea nahi bada, likido kantitate txikia erabili.

Kasu batzuetan likido kantitatea zehatz neurtu behar da. Kasu, arrozak.

Denbora oso ondo neurtzea inportantea da.

Ingeles erara eginiko egoste teknika (Ingeles-erara egosi)

Ingeles erara egositako barazki panatxea

Irakiten dagoen gatzatutako uretan, osagaia egostea, eta hau puntuan dagoenean, kolpetik ur hotzetan, egosketa moztea.

Irakiten ari den ura + gatza + osagai nagusia + freskatzea.
  1. Akats gutxi onartzen eta ezaugarri organoleptikoak azkar galtzen dituzten osagaientzako erabiltzen da.
  2. Barazkiak bereziki eta hauetan gehien zaindu beharrekoak, kolore berdekoak.
  1. Lekak, azak, ziazerbak, eskarola, zerbak....
  • Itsaskietan edo, entsaladetarako pasta edo arrozekin ere erabiltzen da.

Hainbat aholku

Ur irakinari, litroko 15 g gatz gehitu. Nahi izatera azukre pittin bat ere gehitzerik dago.

Barazkia gehitzean, urak irakina gal ez dezan saiatu, horretarako barazkia poliki-poliki gehitu.

Barazkia, ur irakinetan sartutakoan, lehen minututan mugitu eta ziurtatu uretan ongi murgilduta dagoela.

Ez jarri taparik.

Ikus gainera

Sukaldaritza_liburua/Teknikak

Kanpo estekak

gastronomiavasca.net/eu/gastro

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya