Share to:

Oikia

Oikia
 Euskal Herria
Oikiako San Bartolome eliza.
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaZumaia
Geografia
Koordenatuak43°16′56″N 2°13′56″W / 43.28222°N 2.23222°W / 43.28222; -2.23222
Demografia
Biztanleria357 (2023)

Oikia Zumaiako (Gipuzkoa) ekialdean dagoen auzo bat da[1].

Geografia

Urola Kosta eskualdean kokaturik dago eta Urola ibaiak egiten duen meandro batek inguratzen du. Herriaren erdigunean muino baten magalean kokatzen da, Zumaiatik 4 kilometro barnealdera. Herriaren azpialdean, Urola ibaiaren ertzean, nekazal eremu laua dago.

A-8 autobdeak zeharkatzen du Oikiako lurraldea.

Demografia

Oikiako biztanleria

Historia

Lehenengo aipamena XIII. mendearen hasierakoa da. 1203. urteko agiri batean Sancha Pedriz de Uztunigak Iratxeko monasterioari Elizmendiko Andre Mariaren monasterioa eta Oikiako San Migel eliza eman zizkiola aipatzen da. Agiri hartan Oiquina eta Oyquina grafiak ikusten dira.[2]

1347. urtean Alfontso XI.a Gaztelakoak Zumaiari fundazio pribilegioa eman zion eta Oiquina eta Narruondo hari dagozkiola zehaztu zuen. 1480. urtean Oikiako haranak eta Aizarnazabalgo kontzejuak Zumaiatik bereizteko eta Zestoara sartzeko eskaria egin zuten. Zumaiak aurre egin zien. Sei urtez luzatu zen epaiketa eta Errege-erregina Katolikoek Zumaiaren aldeko epaia eman zuten 1486ko azaroaren 9an.[2]

XVI. mendean Mantzisidor familia zen Oikiako haranean nagusi. 1536rako dagoeneko Urola ibaia zeharkatzeko Mantzisidor zubia eraikita zegoen eta portu txiki bat zuen alboan. Igartza izena zuen burdinola bat eta errota bat ere bazeuden eta horrek erakusten du merkataritza jarduera bat bazela Oikian. Mende berean Pedro Etxabek itsasontziak egin zituela ere jakina da.[3] Garai hartatik burdin olak ere izan ziren Oikian.[3]

1698an eta 1818an ere saiatu zen Oikia Zumaiagandik bereizten baina kasu hauetan ere epaileek Zumaiaren alde egin zuten.[2]

Ekonomia

Nekazal eremua den arren industria jarduera izan du Oikiak azken bost mendeetan.

XVI. mendeko burdin ola horietatik XIX. mendean Iraulika fabrika sortu zen, zementugintza jardueraren aurrekaria izango zena, eta ondoren zentral elektrikoa bihurtu zen.[3]

1965. urtean Muebles Xey altzarien enpresa sortu zen Zumaian, baina 1971. urtean suak erre egin zuen eta Oikiara lekualdatu zen. 2017an itxi zituen ateak.[4] 1966. urtean Guascor enpresa sortu zen.[5]

1972. urtean Pollos Oikina izeneko enpresa sortu zen, hegaztien hiltegia. Hasiera hartan oilaskoek zinta bat eramaten zuten lepoan eta "gorbatadun oilaskoak" izenarekin egindako kanpaina oso ezagun egin zen.[6] 1999. urtean Avícola de Oikina S.A. izena hartu zuen.[7]

Biztanleria

1860an Oikiak 270 biztanle zituen eta hurrengo hamarkadetan ez da asko aldatu[8]. 2023ko erroldaren arabera 357 biztanle ditu, horietatik 162 herri kaskoan.[9]

Euskara

Gipuzkera hitz egiten da; biztanleriaren % 85 da euskalduna.

Hezkuntza

Herri eskola zaharra.

Herri txikia den arren 1888tik eskola izan du Oikiak[3]. Gaur egun 40 ikasle inguru ditu. 2018an Gipuzkoako Eskola txikien festa antolatu zuen eta 2020ko urtarrilean eraikin berria inauguratu zuen herriaren gainaldean.[10]

Ondasun nabarmenak

Aipagarriak dira XVI. mendeko San Bartolome parrokia eliza (XVI. mendeko erretaula)[11] eta Etxabe, Goiburu-bekoa eta Kondekua oinetxeak.[2]

Oikiar ezagunak

Iruditegia

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Departamento Territorial Diputación. «Oikia auzoa -Zumaia - Directorio geográfico y callejero» b5m (kontsulta data: 2024-09-25).
  2. a b c d «OIKIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-09-23).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Roteta, Ane. (2018-05-19). «“Zumaiako auzoa izan arren, oikiarrak garela esaten dugu. Nortasun eta historia handia duen auzo bat da Oikia”» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-09-25).
  4. Xey – Grupo Mobiliario del Urola, S.L. | ZIIZ. (kontsulta data: 2024-09-25).
  5. (Ingelesez) «About Us» Guascor Energy (kontsulta data: 2024-09-25).
  6. (Gaztelaniaz) B, J.. (2007-12-17). ««Los pollos con corbata»» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-09-25).
  7. «AVICOLA DE OIKINA SA (CIF A20681151) - Informe de la empresa» www.empresia.es (kontsulta data: 2024-09-25).
  8. Pablo de Gorosabel. (1862). Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipúzcoa. Tolosa: Imp. de Pedro Gurruchaga, 239-330 or..
  9. «Instituto Nacional de Estadística. (Spanish Statistical Institute)» www.ine.es (kontsulta data: 2024-09-25).
  10. «[Bideoa Oikiako eskola berria inauguratu dute»] Zumaiako Udala (kontsulta data: 2024-09-25).
  11. «Zumaia » Artea » Oikiako San Bartolome :: Zumaia Turismoa Atala» web.archive.org 2009-04-19 (kontsulta data: 2024-06-17).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya