Olondritz
| Olondritz | |
|---|---|
Herriko aireko ikuspegia, 2020. urtean | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | Pirinioak |
| Udalerria | Erroibar |
| Administrazioa | |
| Mota | kontzeju |
| Izen ofiziala | Orondritz |
| Burua (2019-2023) | Lazaro Javier Ainziburu Erneta (kontzejuburua) |
| Posta kodea | 31697 |
| Herritarra | orondriztar, olondiriztar |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°55′51″N 1°26′38″W / 42.93083°N 1.44389°W |
| Azalera | 4,65 km² |
| Garaiera | 717 metro |
| Distantzia | 31,1 km (Iruñetik) |
| Demografia | |
| Biztanleria | 43 (2020) |
| Dentsitatea | 16 bizt/km² |
Olondritz[1][a] (ofizialki: Orondritz)[b] Erroibar ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.
43
50 biztanle zituen 2020
2025. urtean.
Bertako biztanleak olondriztarrak dira.
Izena
Olondritz edo Orondritz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Olondiritz (1268)
- Orondariz (1275)
- Oronderiz (1276)
- Orondoriz (1277)
- Orondiriz (1279)
- Horondiriz (1280)
- Orondritz (1340)
- Orondyriz (1366)
- Orondiz (1587)
- Olandriz (1800)
- Olondiritz (1959)
- Orondritz (1989)
Etimología
Olondritz toponimoa izen gardena da. Olondir (pertsona izena) eta itz (kokapen atzizkia) hitzeten arteko elkarketa da. "Olondir izeneko pertsona baten jabetzako lekua" bezala birformulatu liteke.[3]
Geografia
Olondritz Erroiberran dago.
Ingurune naturala eta klima
Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.
Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.
Estazio meteorologikoak
Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [4] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[5] Erroko estazioa da Orondiritzerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 21.0 | 23.0 | 26.0 | 32.0 | 37.0 | 39.0 | 40.0 | 36.0 | 28.0 | 22.0 | 20.0 | 40 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.8 | 7.9 | 11.0 | 12.8 | 17.4 | 21.5 | 24.2 | 24.7 | 21.1 | 16.4 | 10.6 | 7.6 | 15.2 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.8 | 3.4 | 6.0 | 7.7 | 11.7 | 15.6 | 18.0 | 18.1 | 14.7 | 11.0 | 6.5 | 3.6 | 9.9 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.3 | -1.1 | 1.1 | 2.6 | 6.1 | 9.6 | 11.8 | 11.6 | 8.2 | 5.6 | 2.3 | -0.5 | 4.7 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -9.2 | -8.1 | -5.0 | -2.5 | 0.0 | 3.1 | 5.7 | 4.8 | 1.8 | -1.4 | -5.0 | -8.3 | -9.2 |
| Batez besteko prezipitazioa (mm) | 134.1 | 121.5 | 116.4 | 142.7 | 102.5 | 63.9 | 53.6 | 52.8 | 81.4 | 123.0 | 156.3 | 153.4 | 1301.6 |
| Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 71.5 | 63.5 | 67.4 | 59.9 | 60.0 | 60.0 | 61.3 | 100.0 | 110.0 | 86.8 | 83.5 | 88.0 | 110.0 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.5 | 11.9 | 12.4 | 15.1 | 14.6 | 9.8 | 7.0 | 7.6 | 9.3 | 13.1 | 14.2 | 14.4 | 142.8 |
| Elur egunak (≥ 1 mm) | 3.0 | 4.0 | 3.0 | 2.1 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.4 | 2.1 | 15.9 |
| Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6] | |||||||||||||
Hirigintza
Kaleak
Herriak 4 kale ditu:[7]
- Larrezar karrika
- Larrañeta karrika
- Done Joanes karrika
- Done Anderes industrialdea
Etxeak
Herriak 43 etxe ditu:[7]
- Xaskil
- Berri
- Marko
- Baratzenea
- Baltegi
- Larrainenea
- Bordixka
- Larrain toki
- Haritzenea
- Xotro
- Sastrerena
- Sangorena
- Txokolatero
- Ezerrena
- Eskolazarra
- Mitxos
- Artaiz
- Espartingilenea
- Txampin
- Etxeberri
- Zazkil
- Korreo
- Saket
- Agederena
- Borda Berri
- Txai
- Antonena
- Iturralde
- Zanzet
- Txantxo
- Euntxe
- Felipe etxea
- Kastellot
- Alkaterena
- Zabaltza etxea
Historia
Jaurerriaren antzinako lekua zen, 1280an urtero 104 soldata gehi 31 garagar eta olozko papar bat zor zuena.
1835-1845eko udal erreformetara arte, ibarreko alkateak herriaren gaineko jurisdikzioa erabili zuen, nahiz eta ekonomikoa bailarako beraren diputatuei eta bertako erregidoreei zegokien, txandaka euren bizilagunen artean izendatuak zirenak (1802an hogeita bat etxetatik, 1847an hemezortzi bizilagun). Erreforma horien ondoren, administrazio-araubide erkidearen mende geratu zen. Elizari dagokionez, azken data horretan oraindik auzotarrak ziren parrokiako abadea aurkezteko eskubidea zutenak. Urte berean, 1847an, eskola bat zuen, urtean 960 errealekin hornitua.
Demografia
43
50 biztanle zituen 2020
2025. urtean Orondritzek.[8]
| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 39 | 39 | 39 | 36 | 35 | 40 | 40 | 39 | 44 | 48 | 46 | 49 | 45 | 48 | 49 | 42 | 42 | 42 | 40 | 42 | 43 |
Politika
Orondritzeko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Lazaro Javier Ainziburu Erneta da.
Kontzejua
Orondritzeko kontzejuakontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Lazaro Javier Ainziburu Erneta da.
Kontzejuburuak
2011tik, Orondritzek kontzejuburu bat izan ditu:
| Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
| Lazaro Javier Ainziburu Erneta | 2011 | 2015 |
| Lazaro Javier Ainziburu Erneta | 2015 | 2019 |
| Lazaro Javier Ainziburu Erneta | 2019 | jardunean |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[9]
Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[10]
Orondritzeko azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Hegoerroibartar aldaera.[11]
Euskararen Foru Legea
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.
Jaiak
- Done Joanesko jaiak: abuztuaren bigarren asteburuan
Ondasun nabarmenak
- Done Joanesko eliza, XVI. mendeko kristiau eliza.
- Orondritzeko zubia, Erro ibaiaren gaineko zubi erromanikoa.
Oharrak
- ↑ /olónð̞rit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban - ↑ /olónð̞iɾit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Orondritz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
- ↑ Mikel Belasko. Toponimia. (kontsulta data: 2021-09-02).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Erroibarko Udala. Orondritzeko planoa
- ↑ «Orondritz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (kontsulta data: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










