Share to:

Opabinia

Opabinia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaDinocaridida
FamiliaOpabiniidae
Generoa Opabinia
Walcott, 1912
Opabinia-ren fosila.
Opabinia-ren interpretazio artistikoa.

Opabinia Kanbriar garaian bizi izan zen artropodo bat da, gaur egun iraungita dagoena. Espezie bakarra ezagutzen da, Opabinia regalis. Duela 505 eta 487 milioi urte artean bizi izan zen, Kanbriar Ertainean.

Aurkikuntza

Charles Doolittle Walcott aurkitu zuen Kanadako Burgess Shale aztarnategian 1912an[1]. Mendi Harritsuetako Opabin mendateagatik jarri zion izena[2]. Hogei ale baino gutxiago ezagutzen dira.

Deskribapena

Animalia hau lakaindua zegoen eta mineralizatu gabeko kanpo-eskeleto bat zeukan. Gorputzaren luzera 4-7 cm bitartekoa zen. Buruan pedunkuludun bost begi zeuzkan, Opabiniari 360ºko ikusmena emango lioketenak[2], eta proboszide luze eta malgu bat arantza batzuekin bukaeran, harrapariak harrapatu eta ahora eramateko baliogarriak. Ahoa buruaren azpian zeukan, proboszidearen oinarriaren atzean. Gorputzeko lakain bakoitzak brankia multzo bat zuen eta hegal moduko batzuk, ezezagunak garaiko beste animalia guztietan, Anomalocaris ezik. Azkeneko hiru hegalek isatsa osatzen zuten. Ezagutzen ditugun artropodoek ez bezala, Opabiniaren buruak ez dirudi elkarturiko lakainez eraturik dagoenik.

Bizimodua

Opabinia itsas hondarreko sedimentuen gainean bizi izango zen harrapakinen atzetik igeri eginez alboetako hegatsak mugituz. Proboszidea harraparien gordelekuetan sartuko zukeen hauek bilatzeko, Itsas hondarreko sedimentuak ere astinduko zituzkeen proboszidearekin jana bilatzeko[2].

Taxonomia

Opabiniaren ezohiko morfologiak azken ehun urteetan klasifikazio saiakera batzuetara eraman zuen. Walcott-ek, adibidez, Opabinia lehenengoz deskribatu zuenak, krustazeo mota bat zela uste zuen. Leif Størmer-ek, Percy Raymond-en aurreko lan batean oinarrituz, ustezko "trilobitoide" bat zela pentsatu zuen. Opabiniaren ikerketa modernoak 1975ean hasi ziren, Harry Blackmore Whittington-en birdeskribapenarekin, zeinak proboszidea fluidoz betetako moko malgu bat zela erakutsi zuen. Whittington-ek ez zuen artropodoen ezaugarri diren apendize artikulatuen aztarnarik aurkitu, hauek egon beharreko lekuetan opabiniaren gorputza disekzionatu zuen arren. Honek Opabinia artropodo bezala ez sailkatzera eraman zuen.

Myoscolex, Australia hegoaldeko fosil bat, bere ahaidea izan liteke[3].

Garrantzia

Harry B. Whittington paleontologo ezagunak 1975 urtean Royal Societyn "The enigmatic animal Opabinia regalis" bezala aurkeztu zuenean zientzilariek barre algarak egin zituzten[2]. Kanbriarreko leherketaren kontzeptua zabaltzeko balio izan zion, eboluzioak norabide bakarra izan ez zuela erakutsiz.

Erreferentziak

  1. CARON, J.-B.; JACKSON, D. A.. (2006-10-01). «TAPHONOMY OF THE GREATER PHYLLOPOD BED COMMUNITY, BURGESS SHALE» PALAIOS 21 (5): 451–465.  doi:10.2110/palo.2003.p05-070r. ISSN 0883-1351. (kontsulta data: 2019-03-30).
  2. a b c d Whittington Harry Blackmore. (1975-06-26). «The enigmatic animal Opabinia regalis, middle Cambrian, Burgess Shale, British Columbia» Philosophical Transactions of the Royal Society of London. B, Biological Sciences 271 (910): 1–43.  doi:10.1098/rstb.1975.0033. (kontsulta data: 2019-03-30).
  3. (Ingelesez) Nedin, Christopher; Briggs, Derek E. G.. (1997/01). «The taphonomy and affinities of the problematic fossil Myoscolex from the Lower Cambrian Emu Bay Shale of South Australia» Journal of Paleontology 71 (1): 22–32.  doi:10.1017/S0022336000038919. ISSN 0022-3360. (kontsulta data: 2019-03-30).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya