Opilo mollis
| Opilo mollis | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Coleoptera |
| Familia | Cleridae |
| Generoa | Opilo |
| Espeziea | Opilo mollis Linnaeus, 1758 |
Opilo mollis Cleridae familiako kakalardo espezie bat da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa mendebaldean eta erdialdean aurkitzen da eta Euskal Herrian ere bai[1].
Deskribapena
Kakalardo txikia da, 8,5 eta 13 mm artean neurtzen du[2]. Gorputz luzea eta estua du, hanka luzeak eta antena finak. Gorputza marroi iluna da baina elitroetan orban argiak ditu gutxi gora beherako hiru lerro osatuz, goiko lerroak "V" itxura du eta lausoagoa da. Elitroetan puntuzko lerroak agertzen ditu.[2]
Hanketan ere zati marroi ilunak eta argiak tartekatzen dira. Ile fin laburrez estalita du gorputza.[2]
Habitata eta elikadura
Ia edozein motatako basoetan aurkitzen da, mendiko lur garaietan ezik. Koniferoen basoetan eta hostoerorkorretan bizi da. Egun argiz ezkutatuta egoten dira eta gauez ateratzen dira bestelako intsektuak ehizatzera, gehienbat enbor barruan galeriak egiten dituzten beldarretaz elikatzen dira.[2][3]
Bizi zikloa
Helduak apirila eta uztaila artean ikusten dira. Uda aldean Opilo mollis ugari zuhaitz berean elkartzen dira eta kopula gertatzen da[2]. Emeak bestelako intsektuen beldarrek enborrean egindako galerietan jartzen dituzte arrautzak, horrela beldarrak gainerako intsektuen beldarretaz elikatzen dira.[3]
Udazkenean beldarrek galeriatan hibernatzen dute eta udaberrian pupa sortzen da, ondoren heldu bihurtuz.[2]
Iruditegia
Erreferentziak
- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (kontsulta data: 2023-09-09).
- ↑ a b c d e f (Ingelesez) «Opilo mollis» uk beetles (kontsulta data: 2024-09-04).
- ↑ a b (Ingelesez) «Opilo mollis (Opilo mollis)» Picture Insect (kontsulta data: 2024-09-04).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









