Optimates
Optimates (latinez «hoberenak» edo «aristokratak»[1], singularrez, optimas) Erromatar Errepublika beranteko senatari batzuek beren buruari ematen zioten izena zen. Senatari talde hark Herri Biltzarretako botereak murriztu eta Senatukoak handitu nahi zituen, Senatua ganbera egonkorragoa eta arduratsuagoa zelakoan. Populares taldea zuen aurkari, kontrako politika hobesten zuelako. Haien arteko ika-mikek bortizkeria eta gerra zibila piztu zituzten.
Optimates taldeak nobleziako leinuak hobesten zituen postu publikoetarako, batez ere probintzietatik zetozen gizon berrien aurrean. Ironikoki, optimates-en azken defendatzaile sutsua, Zizeron, probintzietako «gizon berria» zen.
Erromatar hiritartasuna Italiatik kanpora zabaltzearen kontra zeuden. Italia osora zabaltzea bera gehiegikeria zen, haien ustez. Kultura helenistikoaren kontrakoak ziren orobat, Erromako gazteria usteltzen zuelakoan. Soldadu beteranoei lur-soroak banatzearen alde zeuden, beterano zoriontsuek jeneral matxinatuekin bat egiteko arrisku txikiagoa baitzuten.
Haien urrezko garaia Sila diktadorearen aldian etorri zen (K. a. 81 -79). Orduan, Herri Biltzarrak ia-ia eskumenik gabe geratu ziren. Senatarien kopurua 300dik 600era igaro zen. Italiako iparraldean soldadu andana kokatu zuten, han bizi zitezen. Popularesetako asko zerrenda beltzetan sartu eta hil zituzten. Silak boterea utzi ondoren, politika hori irauli zen pixkanaka.
Optimates taldeko beste politikari esanguratsu batzuk Katon Maior eta Katon Minor, Milo, Marko Bruto, eta azken urteetako Ponpeio Handia izan ziren.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Optimates and Populares | Roman Senate, Patricians, Plebeians | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2023-07-12).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









