Orbita-nodo

Astronomian, nodoa erreferentzia-plano batek, sarritan ekliptikaren planoak, espazioko gorputz baten orbita ebakitzen duen puntua da.[1] Orbita-nodoak erreferentzia-plano batekiko orbita inklinatu horretako bi puntu dira, eta orbita horrek erreferentzia-plano hori gurutzatzen duen lekuan daude, nodoen orbitaren astro primarioak plano horretakoa izan behar baitu.
Orbita heliozentrikoen kasuan (non astro primarioa Eguzkia den), erreferentzia-planoa ekliptika da, eta orbita geozentrikoen kasuan (non astro primarioa Lurra den), erreferentzia-planoa zeru-ekuatorea da.
Inklinaziorik gabeko orbiten kasuan (0 graduko inklinazioa), hau da, erreferentzia-planoaren gainean dauden orbitetan, ezin dira haien nodoak definitu.
Orbita orok bi nodo ditu:
- goranzko nodoa (Ω sinboloa): astro baten inguruan dabilen objektu natural edo artifizial baten orbitak erreferentzia-planoa gorantz zeharkatzen duen puntua. Adibidez, Lurraren inguruan dabilen satelite baten orbitak zeru-ekuatorea hego-hemisferiotik ipar-hemisferiorantz zeharkatzen duen puntua.[2]
- beheranzko nodoa (☋ sinboloa): astro baten inguruan dabilen objektu natural edo artifizial baten orbitak erreferentzia-planoa beherantz zeharkatzen duen puntua. Adibidez, Lurraren inguruan dabilen satelite baten orbitak zeru-ekuatorea ipar-hemisferiotik hego-hemisferiorantz zeharkatzen duen puntua.[3]
Orbita-planoaren eta erreferentzia-planoaren arteko elkarguneari nodo-lerroa esaten zaio. Nodoen gainean daude nodoak, eta nodoek lerro berean duten distantziakidetasuna orbitaren astro nagusia da.
Orbita bat karakterizatzeko erabiltzen den parametroetako bat goranzko nodoaren luzera da (ikus orbitaren berezko elementuak).
Lurraren orbita-nodoek (orbita-planoa: ekliptika erreferentzia-planoarekiko: Ekuatorea) honako izen hauek jasotzen dituzte:
- Aries Puntua edo goranzko nodoko udaberriko puntua.
- Libra Puntua beheranzko nodoarentzat.
Erreferentziak
- ↑ «nodo». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2026-08-12).
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2014]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2014]
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









