Orde Wingate
| Orde Wingate | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Nainital, 1903ko otsailaren 26a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Manipur Erresuma, 1944ko martxoaren 24a (41 urte) |
| Hobiratze lekua | Arlingtongo Hilerri Nazionala |
| Heriotza modua | istripuzko heriotza |
| Familia | |
| Aita | George Wingate |
| Ama | Mary Ethel Stanley Orde-Browne |
| Ezkontidea(k) | ezezaguna (1935eko urtarrilaren 24a - 1944ko martxoaren 24a) Lorna Elizabeth Margaret Paterson (en) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Royal Military Academy, Woolwich (en) SOAS, University of London (en) Charterhouse eskola |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | army officer (en) |
| Jasotako sariak | |
| Zerbitzu militarra | |
| Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
| Gradua | maior jeneral |
| Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Orde Orde Wingate (Nainital, Britainiar Raj, 1903ko otsailaren 26a – Bishnupur, 1944ko martxoaren 24a) britainiar militarra izan zen.
Indian jaio zen, baina haurtzaro gehiena Ingalaterran igaro zuen, eta 1921ean Woolwicheko Artilleriako Errege Akademia Militarrean sartu zen. Londreseko Ekialdeko Hizkuntzen Eskolan arabiera ikasi zuen eta 1928an Sudanera bidali zuten. Etiopiako mugan patruilak zuzendu zituen esklaboen eta bolien merkataritza eragozteko. 1933an, Royal Geographical Societyk finantzatutako espedizio bat egin zuen Libiara, Kanbises II.a enperadore persiarraren armada galdua aurkitzeko.
1933an Ingalaterrara itzuli zen eta bertan egon zen 1936ra arte. Urte horretan, inteligentziako ofizial gisa bidali zuten Palestinako Britainiar Mandatura. Kristau sionista bihurtu zen eta estatu judu baten sorrera betebehar erlijiosotzat hartu zuen. Britainiarrez eta juduez osatutako gaueko eskuaira bereziak sortu zituen, gerrilla arabiarrei aurre egiteko, askotan metodo basatien eta torturen bidez.
Bigarren Mundu Gerran Etiopian italiarrei aurre egiteko Gideon Indarra sortu zuen. 1941eko maiatzean, Haile Selassie enperadorearekin batera joan zen Addis Abebara garaipenezko itzuleran.

1942an koronel mailara igo eta Birmaniara bidali zuten. Chindits izeneko gerrillak antolatu zituen oihanean sartzeko eta japoniarrei erasotzeko. 1944ko martxoan hegazkin-istripu batean hil zen.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









