Orecchiette

Orecchietteak (italieraz 'belarri txikiak') Apuliako pasta mota dira, belarri baten forma dutenak. Taranto eskualdean, oraindik ere chiancarelle sinonimoa erabiltzen dute. Orecchietta bakoitzak 2 cm inguruko tamaina du, ganga zuri txiki baten itxura erdian ertzetan baino meheagoa eta gainazal zimurtsua.
Gangatu gabeko beste bertsio bati strascinate deritzo. Eskala handian komertzializatutako pasta gehiena bezala, orecchiette bertsio guztiak gari-irinarekin, urarekin eta gatzarekin bakarrik egiten dira.
Eskualdeko ohiko errezetak orecchiette eta cime di rapa (arbi-gara) konbinatzen ditu. Il cucchiaio d'argento italiar sukaldaritza liburu klasikoak iradokitzen du orecchiette aproposa dela barazki saltsetarako.
Jatorria
Orecchietteak Italiako Apulia eskualdean sortu ziren, non antzeko pasta mota egiten zen Erdi Arotik. Pasta hau disko formakoa da, erdigune hutsarekin, normalean ore-diskoaren erdigunea erpuruarekin sakatuz lortzen dena. Forma berezi horrek lehortze prozesua errazten du, pasta urritasun garaietarako gordetzeko aukera emanez. Bidaia luzeetan zihoazen itsasontziek pasta honetako kantitate handiak eramaten zituztela esaten da. XIII. mendean, hau da, Napoliko Erresuma Anjou dinastiak gobernatzen zuen garaian, orecchietteak Bari hiritik Apulia eskualde osora eta ondoko Basilicatara zabaldu ziren.
Txinako bertsioa
Txinako sukaldaritzan, maoerduo izeneko ziriol mota dago (txinera sinplifikatuan, 猫耳朵; literalki, 'katu belarriak') orecchietteen antzekoa. Maoerduo lurrunetan egosi eta saltsarekin zerbitzatu daiteke, edo ziriol zopa bezala prestatu.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









