Share to:

Oroitz Jauregi

Oroitz Jauregi

Bizitza
JaiotzaLegorreta1974ko azaroaren 18a (51 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaLourdes Oñederra
Joseba Lakarra
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta hizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia

Facebook: oroitz.jauregi Inguma: oroitz-jauregi-nazabal Edit the value on Wikidata

Oroitz Jauregi Nazabal (Legorreta, Gipuzkoa, 1974ko azaroaren 18a) hizkuntzalaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da.[1]

Euskaltzain urgazlea da 2021eko azaroaren 26tik.[2]

Biografia

Ikasketak

Euskal Filologian (1997) eta Aleman Filologian (2004) lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Lizentziatura bataren eta bestearen artean Alemanian (Max Planck Institut-en) ikerketa egonaldia egin zuen eta ikerketa hariari jarraituz, Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologian doktore titulua lortu zuen 2007an Euskal Herriko Unibertsitatean “Euskararen silaba: egitura eta historia” izenburuko lana aurkeztuta. Tesiaren izenburuak iradoki dezakeenez, euskararen fonetika eta fonologia arloak izan dira Oroitzen iker eremu nagusienak.

Irakasle ibilbidea

2004an hasi zen UPV/EHUn eskolak ematen eta 2009tik aurrera Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko kide da. Eskolak Graduan eta Graduondoan ematen ditu, gehienetan fonetika eta fonologia arloko gaiak lantzen dituzten ikasgaiak irakasten ditu.[3]

Sariak

2009an I. Koldo Mitxelena Saria irabazi zuen, EHUk eta Euskaltzaindiak antolatua. Euskararen silaba, egitura eta historia ikerlanarekin, euskarazko tesi onena egin zuen.

Gerhard Bähr euskalari legazpiarrari buruz egindako liburua argitaratu zuen 2005ean, Bährrek Azkuerekin, Schuchardt-ekin eta Urkijorekin trukatu zuen gutuneria emateko. 2016an, berriz, gerrari buruzko Hurrengo geltokia filma egin zuen, Jon Diazekin batera.[2]

Argitalpenak

  • Correspondencia de Gerhard Bähr con R. M. Azkue, H. Schuchardt y J. Urquijo (1920-1944) (2005)
  • Euskararen silaba: egitura eta historia (2008)
  • Bihotz ahots: M.L. Oñederra irakaslearen omenez [arg. elkarlanean] (2019)

Erreferentziak

  1. irudia, Komunikazioa eta. «Jauregi Nazabal, Oroitz» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2022-06-14).
  2. a b «Nerea Azurmendi eta Oroitz Jauregi kide urgazle egin ditu Euskaltzaindiak» Goierriko Hitza 2021-12-01 (kontsulta data: 2022-06-14).
  3. «Irakasleak - master - UPV/EHU» master (kontsulta data: 2022-06-14).

Kanpo estekak

  • Oroitz Jauregi. Tesiaren laburpena: Euskararen silaba: egitura eta historia

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya