Osmeterio
| Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |

Osmeterioa papilionidoen familiako tximeleta-beldarren organo haragitsua da, eta lehen segmentu torazikoan (protoraxean) kokatzen da. Normalean gordeta egoten da, eta beldarra mehatxatuta sentitzen denean bakarrik agertzen da. Bere formagatik, narrasti baten mihi bifidoa gogorarazten du, eta, kontuan hartzen badugu espezie batzuek toraxean ozeloak dituztela eta gorputz-atal horrek jarrera tentea har dezakeela, baliteke osmeterioa izatea harrapariak beldurtzeko mekanismo bat. Kolorazioa espeziearen arabera aldatzen da, baina gehienetan horia edo laranja izan ohi da.
Terpenoak dituen substantzia usaintsu bat jariatzen du, nahiz eta konposatu mota espeziearen arabera aldatu egiten den. Jariakin horrek duen azido isobutirikoa diptero eta himenoptero eta halako parasitoideei zuzenduta dagoela uste da. Duela gutxi, inurriak erakartzen dituzten feromonak askatzen dituela iradoki da, eta horrek beldarra babesten laguntzen duela.[1]
Papilio demoleus libanius tximeletan, guruin honen egitura fina aztertu da eta hiru zelula mota aurkitu dira, guruin-zelulak eta elipsoideak barne.
Erreferentziak
- ↑ Isidro Chacón, Instituto Nacional de Biodiversidad de Costa Rica Error in Webarchive template: url hutsa.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









