Otanes
| Otanes | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | K.a. VI. mendea |
| Heriotza | K.a. V. mendea ( urte) |
| Familia | |
| Aita | Pharnaspes |
| Seme-alabak | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Familia | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | gobernadorea eta soldadua |
Otanes (antzinako pertsieraz Utâna K.a. 522an Dario I.a tronuratzen lagundu zuen noble persiar bat izan zen. Akemenestar dinastiako kidea, Farnaspesen semea eta Kasandaneren neba zen, azken hau Ziro Handiaren emaztea eta Esmerdis eta Kanbises II.aren ama zena. K.a. 517 inguruan Lidiako satrapa bezala zerbitzatu zuen.
Testuinguru historikoa
K.a. 522an, Gaumata izeneko azti batek persiar inperioko boterea lortu zuen jendeari Esmerdis zela sinestaraziz, Kanbises II.a erregearen anaia. Gaumatak hau egin ahal izan zuen, benetako Esmerdis Kanbisesek berak ixilpean hil baitzuen. Kanbises berehala joan zen bere anaiaren usurpatzailearen aurka, baina Persiara iritsi aurretik hil zen. Gezurrezko Esmerdisek, hala, gobernatu ahal izan zuen.
Herodoto Halikarnasokoa greziar historialari ezagunaren arabera, Otanes izan zen engainu bat izan zela susmatzen lehena. Bere alabari esker, gezurrezko erregearen emazteetako bat zena, azkenik Gaumata aztia zela jakin ahal izan zuen. Otanesek Aspatines eta Gobrias kontu honetaz hitzegiteko gonbidatu zituen. Elkarrekin, sekretua beste hiru konspiratzailerekin banatzea erabaki zuten: Hidarnes, Intafrenes eta Megabizo I.a. Guztiak planak egiten ari ziren Dario I.a iritsi eta batu zitzaienean. Beste guztiak berehala zerbait egin behar izateaz konbentzitu zituen, eta ez itxarotea, Otanesek proposatu zuen bezala. Honela, K.a. 522ko irailak 29an gezurrezko Esmerdis hil zuten.
Bere tira-birak Dariorekin
Herodotok dioskunez, hilketa honen ondoren, Persia gobernatzeko modurik egokiena zein zen eztabaidatu zuten. Otanesek demokrazia proposatu zuen, Megabizok oligarkia eta Dariok monarkia. Beste lauak Dariori batu zitzaizkion, hau errege berri bihurtuz. Otanesek alde batera geratzea erabaki zuen, bere familiak eskubide bereziak jasoz.
Litekeena da Otanesek bere buruagan pentsatu izana tronua okupatzeko. Hiru gauzak pentsarazten dute kontu honi buruz: Lehenik eta behin, konspirazioaren abiarazlea izan zen. Bigarrenik, Dariorenen erabat kontrakoak ziren ideiak izan zituen bi alditan (itxarotea edo erasotzea lehenik eta demokrazia edo monarkia ondoren). Eta, hirugarrenik eta azkenik, Otanesek pisuzko arrazoiak zituen tronua aldarrikatzeko Ziro II.aren erregina zen Kasandaneren neba baitzen, baita Kanbisesen eta Esmerdis faltsuaren erregina zen Fedimiaren aita ere (Darioren tronuratze eskubidea, errege familia zen akemenestarren adar txiki baten kide izatean oinarritzen zen).
Edonola ere, Otanesek Dariori bidea libre uztea erabaki zuen, nork Otanesen alaba zen Fedimiarekin ezkonduz ohoratu zuena, honela bere gobernua legitimatua geratuz. Otanes, era berean, Darioren arreba batekin ezkondu zen. Ziuraski, bikote honek alaba bezala Amestris izan zuen, zenbait urte beranduago Xerxes I.a erregearekin ezkonduko zena.
Lidiako satrapa
Erregeak Otanesengan konfidantza zuela, bere aitaginarrebari, hau ziuraski Lidiako satrapa bezala lanean ari zelarik, Samos greziar uhartea konkistatzeko agindu izanak frogatzen du. Uharteak ez zuen lider indartsurik izan aurreko lidiar satrapa izan zen Oretesek Polikrates Samosekoa exekutatu zuenetik. Persiarren aldeko gobernari berria Silosonte izeneko gizon bat izan zen, Polikratesen anaia zena.
K.a. 513an Lidiako satrapa berria izendatu zen, Artafernes. Otanes ziuraski hil egin zen.
Seme bat izan zuen, Patiramfes, Xerxesen gurdi gidaria izan zena honen Greziako kanpainan.
| Aurrekoa Bageo |
Lidiako satrapa K.a. 517-K.a. 513 |
Ondorengoa Artafernes |
Ikus, gainera
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









